MUGURUZA FM 40 TOUR
JBAG
Astelehena, abenduak 7: ikuslearen eguna
Euskal Herria - 2026 - 103 min - +12
Zuzendaria: Ander Merino, Fermín Muguruza
Lehen aldiz eszenatoki batera igo eta lau hamarkada geroago, Fermin Muguruzak eskala handiko bere azken birari ekingo dio: 40 urteko musika, konpromiso eta erresistentzia kulturala ospatzeko bidaia kolektiboa. Dokumental musikal honek ibilbide horren pultsua jasotzen du; kontzertu jendetsuak, bidaia-kilometroak, bidean zehar egindako topaketak eta Kortatu eta Negu Gorriak taldeen arteko energia partekatua.
Eszenatokiaren gainean eta atzealderik intimoenean, filma une transzendentalaren intentsitatera hurbiltzen da, dimentsio horietako bere azken bira izan zenaren arnasa.
Musikaren, irudien eta memoriaren bidez, sortzaile baten erretratu zinematografikoa marrazten du dokumental honek. Sortzaile horrek borrokarako, nortasunerako eta komunitate-ospakizunerako tresna bihurtu ditu bere abestiak, ezinbesteko artista baten azken dantza handiarekin batera.
Sarrerak: web orrian eta Leidorreko leihatila.
Nola iritsi





