KAPSULA KUANTIKOA
Abenduaren 5ean, 11n eta 12an, unitate mugikor hau Trianguloa plazan egongo da. Adin guztietako pertsonentzat doako esperientzia izango da, fisika kuantikoa eta gure eguneroko bizitzan duen presentzia ezagutzeko. Goizean, ikastetxeentzat eta kolektiboentzat izango da; arratsaldean, berriz, herritar guztientzat.
Kapsulan, fisika kuantikoa ez da hain urruneko zerbait izango: irudien, pantailen eta instalazio interaktiboen bidez ezagutzeko aukera izango dute bisitariek, dinamizatzaile espezializatuen eskutik.
Ordutegia
• Goizez, 9:00etatik 14:00etara: ikastetxeei, elkarteei eta kolektiboei zuzendutako saioak. 50 minutu eta ordubete artekoak dira.
• Arratsaldez, 16:00etatik 19:00etara: herritar guztientzat irekitako bisitak, 45 minuturo saioetan; bakoitza 30 minutu inguru.
Larunbata
• 10:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 20:00etara: herritar guztientzat irekitako bisitak, 45 minuturo saioetan; bakoitza 30 minutu inguru.
Erreserbak eta informazioa: info@kuantika.eus
· 945 18 07 36. Saio bakoitzean 26 pertsonak parte hartu dezakete






