Acc
Home
Antzerki-DantzaLeidor zinema

ITZULERA - DEJABU KONPAINIA

Antzerki-DantzaLeidor zinema

ITZULERA - DEJABU KONPAINIA

Tolosa 20400 Gipuzkoa

Dejabu Konpainiaren Itzulera antzokian ikusleen begibistan eraikitzen den road movie lotsagabe eta psikodelikoa da. Antzerki konpainia bateko hiru kidek, Ainarak, Urkok eta Mirenek, Mexikora egiten duten bidaia kontatzen du erritmo biziko komedia existentzial honek.

Bizi eta sormen krisian dauden hiru protagonistak, diasporako euskaldunak elkarrizketatzera doaz bidaian, Etxepare Euskal Institutuak emandako beka bati esker. Ustekabeko gertaera batek bidaiaren norabidea erabat aldatuko du eta ikuslea deliriozko abentura batean murgilduko du, non ez diren faltako autoen pertsekuzioak, bidaia haluzinogenoak eta bizitza konplikatuko dien chihuahua bat. Autofikzio moduan idatzia, nortasunaren bilaketa eta gizakion erremediorik gabeko zentzugabekeria azaleratzen ditu antzezlanak, irudi hipnotiko eta ederrez beteta dagoen lan honetan.

Hiru aktoreez gain, David Aguilar zinegilea dago eszenatokian, irudiak denbora errealean sortuz eta errealizatuz. Ander Fernandez konpositoreak sortutako soinu-banda eder eta gogoangarriak, Andoni Mendizabalen argien diseinu iradokitzaileak (Paris, Texas-i keinu eginez) eta Barbara Rassok sortutako jantziteria fantasiazkoak osatzen dute arte eszenikoen eta zinematografikoaren arteko mugak lausotzen dituen proposamen berritzaile hau.

Emanaldi bakoitza esperientzia errepikaezina da, non publikoa abenturaren parte bihurtzen den. 

  • Ideia eta zuzendaritza: Dejabu konpainia
  • Antzezleak: Ainara Gurrutxaga, Miren Alcalá, Urko Redondo eta David Aguilar
  • Zinegintza zuzenean: David Aguilar, Zazpiterdi
  • Gidoia eta testuak: Ainara Gurrutxaga, Dejabu konpainia
  • Bidelaguntza artistikoa: Iara Solano
  • Gidoian bidelaguntza: Mariana de la Mata
  • Musika konposaketa: Ander Fernandez
  • Musika kolaborazioak: Iban Urizar (Amorante) eta Ander Mujika
  • Eszenografia eta maketak: Dejabu konpainia, Urko Redondo
  • Jantziak: Barbara Rasso
  • Argi diseinua: Andoni Mendizabal
  • Teknikaria biran: Andoni Mendizabal eta Josu Flores, Hodei Garazabal
  • Mediazio eta kanpo begirada: Oier Zuñiga
  • Burni lana: Alvaro Ledesma
  • Miniaturak: Diah Setiawati
  • Komunikazioa eta grafika: Rodriguez & Ndungmandun
  • Argazkiak: Renata Etanoswki
  • Off Ahotsak: Luis Alberto Rodriguez, Belacqua konpainia, Begoña del Teso, EITB albistegiak
  • Banaketa: Artedrama, Irantzu Azpeitia
  • Ekoizpen teknikoa: Dejabu konpainia, Miren Alcalá.
  • Babesleak: Errenteriako Udala, Gipuzkoako Foru Aldundia, Eusko Jaurlaritza, Azala espazioa, L´Animal centre de creació

 

 

Sarrerak: web orrian eta Leidorreko leihatilan

 

 

Informazioa
Ostirala, 2026(e)ko Abe 11 / 20:00
Leidor zinema
Nola iritsi
HaurrakLeidor zinema

AMAGOIA DRAGOIA - ENE KANTAK

Larunbata, 2026(e)ko Abe 12 / 17:00
HitzaldiakAntxon Bandres Bidaiarien Txokoa
Antzerki-DantzaLeidor zinema
Antzerki-DantzaTopic

BIRAKABARETA - INTUJAI teatro

Larunbata, 2026(e)ko Abe 19 / 19:30
DeialdiakTolosa

BIODIBERTSITATEGUNEA: IRTEERA. URKIZU

Igandea, 2026(e)ko Abe 20
DeialdiakTolosako Kultur Etxea

ODOLEMAILEAK

Astelehena, 2026(e)ko Urr 19 / 16:30 - 20:30
Pase gehiago badaude.
MusikaLeidor zinema

GAZTE ETA LORIOS - MIRUA - BIRA AMAIERA

Larunbata, 2026(e)ko Abe 26 / 19:00
Antzerki-DantzaLeidor zinema

ITZULERA - DEJABU KONPAINIA

Asteazkena, 2026(e)ko Abe 30 / 20:00
MusikaLeidor zinema

MIKEL URDANGARIN - MUNDUA EDER

Larunbata, 2027(e)ko Urt 02 / 19:00
Musika

EGO - EUSKAL HERRIKO GAZTE ORKESTRA

Astelehena, 2027(e)ko Urt 04 / 19:00
Antzerki-DantzaLeidor zinema

GO! AZEN 13

Larunbata, 2027(e)ko Urt 09 / 01:00