ERATSUN - LEITZA (ALPINO UZTURRE ELKARTEA)
Irteera data: 2026-11-15
Bukaera data: 2026-11-15
Ordutegia: Goizeko 07:30an San Frantziskotik
Autobusa: bazkideek 15 euro, eta ez bazkideek 18 euro.
Sub30 urte bazkideek 8 euro eta sub30 urte ez bazkideek 9 euro
Herria: Leitza
Iraupena: 4 ordu t'erdi
14,5 km
Goizeko irteera honen helburu nagusia udazken kolore ederrak ikustea da. Horretarako Tolosatik gertu ditugun Eratsun eta Leitza herri nafarren arteko zeharkaldia aukeratu da.
Eratsun baino lehenagoko zubi batetik abiatuta, Basakaitz errekaren zuloko pagadi paregabea igoko da, zorte pixka batekin, zuhaitzetako hostoen eta lurreko orbelaren kolore festarekin gozatuz. Bidate lepora iritsi eta Zuparrobi edo Zuperrori (1.165 m) mendira igotzeko aukera izango da, Aritz mendilerroko parke eolikoan.
Handik aurrera Leitzarainoko jaitsiera izango da, Gaztelu borda eta Santa Kruz ermita pasatuz. Azken kilometroak marka zuri-horiko bide polit batetik egingo dira.
Leitzan autobusa hartu eta Tolosara itzuliko gara bazkaltzeko orduan.
Informazioa gehiago eta izen emateko: alpinouzturre.eus webgunean, info@alpinouzturre.eus emailera oharra bidaliz edota 747456014 telefonora deituz.





