AzokakTrianguloa plaza
Kategoriak
AzokakTrianguloa plaza
BIGARREN ESKUKO OBJETUEN GORDAILU SALMENTA
Tolosa 20400 Gipuzkoa
HONDAKINAK PREBENITZEKO EUROPAKO ASTEA.Azaroaren 21etik 29ra
Aste horren baitan, azaroaren 28an herritarren parte-hartzea eta jasangarritasuna bultzatzeko antolatuko den bigarren eskuko merkatuaz gain, gordailu salmenta egongo da Triangulo plazan.
Herritar guztiak gonbidatuta daude zerbitzuan parte hartzera.
Zer da gordailu salmenta eta nola funtzionatzen du?
- Gure etxeetan soberan ditugun eta egoera onean dauden gauzak (liburuak, etxetresnak, jostailuak, apaingarriak...) eraman ditzakegu horretarako jarriko den postura.
- Postuan objektu horiek jasoko dira eta salmentan jarri, norberak jarritako prezioan.
- Behin merkatua amaituta, saldu bada jasotako dirua jabeari emango zaio eta saldu ez direnak, bueltan eraman beharko ditu.
Zergatik erabili gordailu salmenta zerbitzua?
- Erosoa delako: Ez duzu zertan postuan egon beharrik; guk saltzen dugu zure ordez.
- Jasangarria delako: Hondakinak gutxitzen parte hartzen dugu.
- Guztiok irabazten dugulako: Etxean lekua egingo duzu eta erabiltzen ez duzun hori beste bati erabiltzeko moduan jartzen diozu.
Nola parte hartu?
Eraman itzazu objektuak 9:30etatik aurrera Triangulo plazan egongo den postura. Gehienez 5 objektu onartuko dira (arropak eta bitxiak ez), garbiak eta egoera onean. Prezioak zuk jartzen dituzu.
Eman bizitza berri bat zure objektuei eta egin dezagun herri jasangarriago bat elkarrekin!
DeialdiakTolosa
BIODIBERTSITATEGUNEA: IRTEERA. LOATZO
Igandea, 2026(e)ko Aza 29
HitzaldiakAntxon Bandres Bidaiarien Txokoa
BIODIBERTSITATEGUNEA: HITZALDIA. ESPEZIE MEHATXUEN EAEKO KATALOGOA I. FELX DIAZ (EUSKERAZ)
Asteazkena, 2026(e)ko Abe 02 / 18:00 - 19:00
Antzerki-DantzaLeidor zinema
ITZULERA - DEJABU KONPAINIA
Ostirala, 2026(e)ko Abe 11 / 20:00
HaurrakLeidor zinema
AMAGOIA DRAGOIA - ENE KANTAK
Larunbata, 2026(e)ko Abe 12 / 17:00
HitzaldiakAntxon Bandres Bidaiarien Txokoa
BIODIBERTSITATEGUNEA: HITZALDIA. ESPEZIE MEHATXUEN EAEKO KATALOGOA II. FELX DIAZ (EUSKERAZ)
Asteazkena, 2026(e)ko Abe 16 / 18:00 - 19:00
Antzerki-DantzaLeidor zinema
MAKIL HOTSAK - OINKARI DANTZA TALDEA ETA HIKA TEATROA
Ostirala, 2026(e)ko Abe 18 / 20:00
DeialdiakTolosako Kultur Etxea
ODOLEMAILEAK
Astelehena, 2026(e)ko Aza 16 / 16:30 - 20:30
Pase gehiago badaude.





