AZTERTU: INGURUMEN TAILERRA.ASTEKLIMA 2026
Zer da Aztertu?
Aztertu Eusko Jaurlaritzaren herritarrentzako ingurumen hezkuntzako Zerbitzuaren programa bat da.
Haren helburua da tresnak eta materialak ematea, edozein pertsonak ingurumena behatu, aztertu eta zaindu ahal izan dezan bere ingurune hurbilean. Programaren helburua ezagutza, errespetua eta ingurunearen zaintza sustatzea da, herritar guztiei irekitako ikuspegi batetik, naturarekiko konpromisoaren eta konexioaren alde eginez.
Cimasubekin lankidetza
Bi erakundeen arteko lankidetzarekin, ingurumen-hezkuntza bultzatu nahi da elkarlanaren bidez, Aztertu eta CIMASUBen hezkuntza-eragina indartuz. Azken batean, adimen kolektiboa eta bi ekimenen balioa erabiltzea, eta efektu biderkatzailea lortzea itsaspeko zinemaren artea eta irakaspenak uraren tokiko errealitatearekin lotuz.
Izan ere, Jacques Costeau handiak esango lukeen bezala, “ Bakarrik babesten da ezagutzen dena.”
Horrela, CIMASUBen proiekzio-egunean, Aztertu programak informazio-puntu bat izango du eta tailer bat egiteko aukera egongo da.
- Urriak 21, asteazkena
- 17:00etik 19:00era (gutxi gorabeherako ordutegia), Leidor zinemaren aurrean.





