HALTZAK DARDARKA - GARAZI ESNAOLA
Bakarkako lehen diskoaren aurkezpena
GARAZI ESNAOLA oso ezaguna eta maitatua da euskal musika eszenan eta, zalantzarik gabe, bere bakarkako estreinaldia urteko ezusteko eta albiste onenetako bat da.
Lizartzako piano-jotzailea, hamabost urte inguruko ibilbidea du. Txikitatik pianoari lotuta egon da, aitaren eskutik modu ludikoan deskubritu zuen instrumentua, eta ordutik bere adierazpide nagusi bihurtu da. 17 urte zituenetik hainbat proiektutan parte hartu du, bai zuzenean, bai estudioko lanetan.
Bere ibilbidean zehar euskal artista eta talde nabarmenekin lan egiteko aukera izan du, horien artean IZARO eta JANUS LESTER. Haiekin batera, Euskal Herriko agertoki nagusietan zein Espainiako Estatuko eta nazioarteko areto eta jaialdietan aritu da.
"Haltzak dardarka" abesti hunkigarria da, delikatua, eta pianoaren edertasuna naturarekin uztartzen da. Zuhaitzen hostoak, ibaia, bizitakoaren nostalgia eta orainaren baretasuna entzuten dira.
Sarrerak: web orrian eta Topiceko leihatilan





