Tolosako baratze parkea

Proiektua Iurreamendiko egoitzaren aurrealdeko zelaian egingo da. Iurreamendiko muino hau Tolosako erdigunean dago eta egoitzako jendearentzat aisialdirako eremu paregabea da. Hori dela eta, parkearen diseinuan ahalegin berezia egin da. Eremu honen azalera 7.000 m2-koa da gutxi gorabehera, eta hegoaldera orientatua dagoen belardi bat da.

 

Tolosako baratze parkeak uztartzen ditu baratze eremuetako antolaketa ortogonala eta parke bateko ibilbide ahur (konkaboa) eta ganbila (konbexoa). Horregatik, baratzezainen etxola inguratzen duen plaza txikitik ibilbide okerrak abiatzen dira baratze zati bakoitzera iristeko. Ibilbide hauei jarraiki eta modu orekatu batean hiru uraska aurkituko ditugu eremuan zehar barreiaturik.

Zaharren egoitzaren maila berean baratzezainen etxola aurkituko dugu eta, parkean zehar estrategikoki barreiaturik, topaleku funtzio nabarmena duten baratzezainen oinarrizko instalakuntzak, esaterako, uraskak, auzokonpostako guneak, bizikletak aparkatzeko guneak eta zuhaizpeak.

Loturak

https://www.ekogunea.eus/

https://www.facebook.com/pages/Barazki-On-Tolosako-Baratza-Elkartea/929827757080625?ref=hl

 

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

Ostegunetan 17:00etatik 19:00etara etortzeko, EZINBESTEKOA da hitzordua izatea.

ESKATU HITZORDUA