Tolosako Garbigunea aldi baterako itxiko da, datorren astelehenetik aurrera, hobekuntza lanak egiteko
2024/04/12 | Ingurumena
-
Lanek irauten duten bitartean, Andoaingo Garbiguneak emango dio zerbitzua Tolosaldeari, eta horretarako bertako ordutegia zabalduko dute.
-
San Blaseko Garbigunean estalpeko gune bat egingo da tresna elektriko eta elektronikoen hondakinak biltzeko; instalazioa hobetzeko obrak ere egingo dira: saneamendua, seinaleztapena, edukiontzi berriak…