Kirolak
Kategoriak
Kirolak
XIV ORDUKO IBILALDIA
Tolosa 20400 Gipuzkoa
Olinpiada-urtea, Paris 2024, eta, berriz ere, XIV ORDUKO IBILALDIA, inoiz baino ikusmin handiagoa piztuta.
Lehenik eta behin, ongi etorri ibiltari guztiok, familiartekoak, lagunak eta bestelako laguntzaile guztiak... zuei esker egingo baitugu kirol ospakizun hau.
Aurtengo helburuak atzera begira jarri gaitu; izan ere, ibilaldi luze honen aitzindariek egin ohi zuten bezala egitea nahi genuke. Hasierako mendizale haiek ez zuten lasterketa egiteko asmorik; bai, ordea, bere buruak neurtzeko, mendian egun-pasa ederra egiteko, lagun artean gozatzeko... Mendizale haiek bizkarreko motxilan eramaten zuten behar zen guztia.