IkastaroakTolosako Kultur Etxea

XILOGRAFIA TAILERRA - JABETZE ESKOLA

IkastaroakTolosako Kultur Etxea

XILOGRAFIA TAILERRA - JABETZE ESKOLA

Tolosa 20400 Gipuzkoa

TOLOSAKO JABETZE ESKOLA   

XILOGRAFIA TAILERRA (linoleo gainean): SORMEN TAILERRA

Prestatzailea: Oihana Ugarte Iriarte

Egunak: Urriak 1, 8, 22; azaroak 5 (asteartea)

Ordutegia: 17:30-20:00

Lekua: Tolosako Kultur Etxea (Trianguloa)

Hizkuntza: Euskara

Matrikula: 5€

Antzinako teknika hau erabiliko dugu sormena lantzeko. Guztiok sortzaileak gara egunero, sormenak askatasunaren usaina du. Sentitzen dugun hori bideratzeko, xilografia landuko dugu. Ez dugu marrazten jakin beharrik, bidaia egiteko irrika soilik. Gure eskuek unean-unean sentitzen duguna marraztuko dute linoleoan, eta paperean azalduko da isla, une horretako arnasa, ezezagunak diren emakume sortzaile guztien omenez. Gu ere hemen gaude: gure ahotsa, nahia, gure eskuetan daude. Irribarrez, bidaiatzen.

 

Argibideak eta matrikula

Izen ematea irailaren 9tik aurrera

Matrikula Kultur Etxean ordainduko da (ordaintzeko txartelarekin), izena emateko orduan.

Jarduera hasi baino bi egun lehenago bukatuko da izena emateko eta matrikula egiteko epea.

Informazioa eskatzeko, hots egin beheko telefono zenbakira edo mezua bidali beheko posta elektronikora: 943670383  /  berdintasuna@tolosa.eus

Haurtzaindegi zerbitzua: Dohaineko haurtzaindegi-zerbitzua egongo da, aurretik izena eman eta eskatuta.

Jarraiguzu: Facebook: Tolosa Berdintasuna 

                      Twitter: @BerdinBerdin

UDAZKENA

Informazioa
Tolosako Kultur Etxea
Nola iritsi