IkastaroakEreite Elkartea

XABOI NATURALAK EGITEN IKASTEKO TAILERRA - JABETZE ESKOLA

IkastaroakEreite Elkartea

XABOI NATURALAK EGITEN IKASTEKO TAILERRA - JABETZE ESKOLA

Tolosa 20400 Gipuzkoa

GURETZAKO: JATORRI EZBERDINETAKO EMAKUMEENTZAKO GUNEA

XABOI NATURALAK EGITEN IKASTEKO TAILERRA

Prestatzailea: Bidatz Sasiain

Eguna: Urriak 30 (larunbata)

Ordutegia: 16:00-19:30

Lekua: Ereite Elkartearen lokala (San Esteban, 20)

Hizkuntza: Euskara/ Gaztelania

Matrikula: Doan (aurrez izena eman behar da)

Xaboiaren sorrera nondik datorren ikasiko dugu eta xaboia egiteko prozesua zertan datzan ikusiko dugu. Tailer honetan 3 helburu zehatz izango ditugu:

1) xaboia zer den eta etxean egiteko pausoak ikastea;

2) xaboia egiteko erabiltzen diren beste osagai batzuk ezagutzea eta erabiltzen ikastea;

3) erabilitako olioari beste irtenbide bat ematea.

 

GURETZAKO: JATORRI EZBERDINETAKO EMAKUMEENTZAKO GUNEA

Parte hartu nahi baduzu jatorri ezberdinetako emakumeentzako aisialdi, laguntza eta elkartasun espazio batean, jo dezakezu jarduera hauetara.

Tolosaldea Garatzeneko Migrazio eta Aniztasun Saila, Tolosako Udaleko Berdintasun Sailaren laguntzarekin

Harremanetarako: 646057080 / migrazioa@tolosaldea.eus

IZEN-EMATEA ETA MATRIKULA

Izen-ematea interneten bidez egin behar duzue, eta jarduera hasi baino bi egun lehenago arte daukazue aukera.

Hauxe duzue esteka: https://www.tolosakoudala.org/berdintasuna/

Internet bidez izena emateko zailtasunik izanez gero, informazioa eta laguntza eska ditzakezue telefonoz deituta edo posta elektroniko bat bidalita.

Izena eman ondoren, matrikula ordaindu ahal izango duzue Kultur Etxean, kreditu-txartelaren bidez.

Jarraiguzu:

Facebook: Tolosa Berdintasuna

Twitter: @BerdinBerdin

OHARRA: Printzipioz, jarduera guztiak aurrez aurrekoak izango dira, eta beharrezko edukiera eta osasun-neurriak errespetatuko dira. Osasun-egoera berri baten kasuan, jarduera edo saio batzuk modu birtualean eskainiko dira. Telematikoki parte hartzeko, ordenagailu edo telefono mugikor bidezko wifi konexioa behar duzue. Izena eman duzuenekin harremanetan jarriko gara.

IZENA EMAN

PROGRAMA

 

Informazioa
Ereite Elkartea
Nola iritsi