IkastaroakTolosako Kultur Etxea

WIKIPEDIAN GENERO ARRAKALA GAINDITZEKO LANTEGIA: TOLOPEDIA - JABETZE ESKOLA

IkastaroakTolosako Kultur Etxea

WIKIPEDIAN GENERO ARRAKALA GAINDITZEKO LANTEGIA: TOLOPEDIA - JABETZE ESKOLA

Tolosa 20400 Gipuzkoa

TOLOSAKO JABETZE ESKOLA  

WIKIPEDIAN GENERO ARRAKALA GAINDITZEKO LANTEGIA: TOLOPEDIA

Prestatzailea: Aiora Mujika

Egunak: Azaroak 4; abenduak 2; urtarrilak 13; otsailak 5; martxoak 3 (asteazkena)

Ordutegia: 18:00-20:00

Lekua: Tolosako Kultur Etxea (Trianguloa)

Hizkuntza: Euskara

Matrikula: Doan (aurrez izena eman behar da)

Kultur Sailarekin elkarlanean

Ba al dakizu Wikipediako editoreen %10a baino ez direla emakumea? Eta biografien %18a baino ez direla emakumeei buruzkoak? Horrek esan nahi du, emakumeen intereseko gaiak ez direla garatzen eta emakumezkoei buruzko informazioa baztertua geratzen dela. Wikipedian editatzen ikasi nahi baduzu eta Tolosaldeko emakumeen inguruko ezagutza zabaldu nahi baduzu (biografiak, mugimendu feministari buruzko informazioa, eskualdeko gizarte mugimenduak... nahi duzuna) hau da zure lantegia. Wikipedian editatzen ikasiko dugu eta gure eskualdeko emakumeen inguruko informazioa elkarrekin zabalduko dugu. Ikastaroaren amaieran, liburu bat publikatuko dugu egindako lan guztia bilduz.

* Beharrezkoa da norbere ordenagailua edo tableta eramatea.

 

Argibideak eta matrikula

Izen ematea irailaren 14tik aurrera

Jarduera hasi baino bi egun lehenago bukatuko da izena emateko eta matrikula egiteko epea, Tolosako Kultur Etxean. Matrikula ordainduko da izena emateko orduan.

Informazioa eskatzeko, hots egin ondoko telefono zenbakira edo mezua bidali posta elektronikora:943670383 / berdintasuna@tolosa.eus

 

Haurtzaindegi zerbitzua

Dohaineko haurtzaindegi-zerbitzua egongo da, aurretik izena eman eta eskatuta.

 

Jarraiguzu

Facebook: Tolosa Berdintasuna

Twitter: @BerdinBerdin

 

OHARRA: Jarduera guztiak aurrez aurrekoak dira. Osasun-alarma egoera berri baten kasuan, jarduera edo saio batzuk modu birtualean eskaini ahal izango dira. Telematikoki parte hartzeko, ordenagailu edo telefono mugikor bidezko wifi konexioa behar duzue. Izena eman duzuenekin harremanetan jarriko gara.

 

 

 

Informazioa
Tolosako Kultur Etxea
Nola iritsi