BesteakUzturre mendia

UZTURRE AZPIKO MISERIKORDIA ZAHARRA ERIETXEAREN BERRESKURATZE LANAK EZAGUTZEKO EKITALDIA.

BesteakUzturre mendia

UZTURRE AZPIKO MISERIKORDIA ZAHARRA ERIETXEAREN BERRESKURATZE LANAK EZAGUTZEKO EKITALDIA.

Tolosa 20400 Gipuzkoa

Asko dira auzolanean inguru honetan egindako lanak, besteak beste,  egurrezko aterpea egin da, mahai panoramikoa, umeentzako rokodromoa, paretak osatu eta egonkortu, ondoko bidezidorra berreskuratu… eta Tolosako izugarrizko bistak dituen egurrezko bankua egin dira.  

Otsailak 5, igandea, aukera paregabea egongo den egindako lan hauek ezagutzeko ia egunero bertan eremua zaintzen egoten den taldearen eskutik. Ondoren hamaiketako egongo da.

Gerturatzen diren haurrek ondoko rokodromoan antolatutako erronkan parte hartzeko aukera izango dute.

Bestalde, Amarotzeko naturzale eta espeleologoa izan zen Iñaki Alonsori (Indio) omenaldi xume bat egingo zaio, berak azaleratu zituen 2016. urtean sasien artean ezkutatua zeuden Uzturreko ur-jauzia eta putzuak.  Igandeko ekitaldian Tolosako udalak bera gogoratzeaz gain eskerrak eman nahi dizkio Tolosar guztien izenean.

Informazioa
Uzturre mendia
Nola iritsi