IkastaroakTolosako Kultur Etxea

URRUTIKO AMATASUNA - GURETZAKO - JABETZE ESKOLA

IkastaroakTolosako Kultur Etxea

URRUTIKO AMATASUNA - GURETZAKO - JABETZE ESKOLA

Tolosa 20400 Gipuzkoa

GURETZAKO: JATORRI EZBERDINETAKO EMAKUMEENTZAKO GUNEA

Parte hartu nahi baduzu jatorri ezberdinetako emakumeentzako aisialdi, laguntza eta elkartasun espazio batean, jo dezakezu jarduera hauetara.

Tolosaldea Garatzeneko Migrazio eta Aniztasun Saila, Tolosako Udaleko Berdintasun Sailaren laguntzarekin

Harremanetarako

646057080

migrazioa@tolosaldea.eus

 

URRUTIKO AMATASUNA

 

Prestatzailea: Norma Vazquez

Eguna: Azaroak 14 (larunbata)

Ordutegia: 16:30-18:30

Lekua: Tolosako Kultur Etxean (Trianguloa)

Hizkuntza: Gaztelania

Matrikula: Doan (aurrez izena eman behar da)

Urrutiko amatasuna gauzatzea ariketa zaila da, baina, aldi berean, beste emakume batzuen zaintzapean dauden gure seme-alabak materialetik haratago zaintzeko aukera bakarra. Amatasuna gauzatzeko modu horrek sortzen dizkigun arazoak eta hobeto nola egin, eta beste amekin adostuta landuko dugu tailer honetan.

 

Izena ematerakoan lehentasuna izango dute emakume migratzaileek.

 

Argibideak eta matrikula

Izen ematea irailaren 14tik aurrera

Jarduera hasi baino bi egun lehenago bukatuko da izena emateko eta matrikula egiteko epea, Tolosako Kultur Etxean. Matrikula ordainduko da izena emateko orduan.

Informazioa eskatzeko, hots egin ondoko telefono zenbakira edo mezua bidali posta elektronikora:943670383 / berdintasuna@tolosa.eus

 

Haurtzaindegi zerbitzua

Dohaineko haurtzaindegi-zerbitzua egongo da, aurretik izena eman eta eskatuta.

 

Jarraiguzu

Facebook: Tolosa Berdintasuna

Twitter: @BerdinBerdin

 

OHARRA: Jarduera guztiak aurrez aurrekoak dira. Osasun-alarma egoera berri baten kasuan, jarduera edo saio batzuk modu birtualean eskaini ahal izango dira. Telematikoki parte hartzeko, ordenagailu edo telefono mugikor bidezko wifi konexioa behar duzue. Izena eman duzuenekin harremanetan jarriko gara.

 

 

 

Informazioa
Tolosako Kultur Etxea
Nola iritsi