UDALEKUAK + GAZTE OPORRALDIAK 2020 - BERTAN BEHERA
BERTAN BEHERA UDALEKUAK 2020
Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako foru-aldundiek erabaki dute bertan behera uztea «Udalekuak 2020» programa partaide guztien osasuna eta segurtasuna lehenesteko.
Hiru lurraldeetako 7 eta 13 urte bitarteko umeei 4.000 plaza (1.360, Bizkaian; 1.110, Gipuzkoan eta 1.530, Araban) eskaintzen zizkien programa hau bertan behera utzi da partaide guztien osasuna eta segurtasuna lehenesteko.
Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako Aldundiek erabaki dute bertan behera uztea «Udalekuak 2020» programa, 2020ko udako kanpamentuen kanpainan sartutako ume eta pertsona guztien osasuna eta segurtasuna bermatzeko. COVID-19aren hedapena eragozteko, osasun-arloko agintariek egindako gomendioak kontuan hartuta geldiarazi da hiru lurraldeetako zazpi eta hamahiru urte bitarteko umeei 4.000 plaza eskaintzen zizkien programa hau.
Gipuzkoa
Gipuzkoako Foru Aldundiak bertan behera utzi ditu aurtengo "Udalekuak2020" eta "Gazte Oporraldiak" kanpainak, uztailaren 1etik abuztuaren 7ra bitartean izatekoak zirenak. Aurten Aldundiak 1.150 plaza eskaini behar zituen 7-13 urte bitarteko umeentzat (Udalekuetan) eta 386 plaza 14-17ra bitarteko gazteentzat (Gazte Oporraldietan).
Era berean, Gipuzkoak erabaki du eutsi egingo diela astialdiko erakundeentzako laguntzei, behin jarduera esparruak eta protokolo egokiak definitzen direnetik aurrera.
Aurreikusten da laguntza horiek aurki iragarriko direla, eta bideratu direla udaleku irekiak (gauak igaro gabe, alegia) egitera.