IkastaroakTolosako Kultur Etxea

TRATU TXARRETIK TRATU ONERA ... - JABETZE ESKOLA

IkastaroakTolosako Kultur Etxea

TRATU TXARRETIK TRATU ONERA ... - JABETZE ESKOLA

Tolosa 20400 Gipuzkoa

TOLOSAKO JABETZE ESKOLA   - UDABERRIA

TRATU TXARRETIK TRATU ONERA: TRATU ONEKO PROIEKTU PERTSONALAK ETA KOLEKTIBOAK ERAIKITZEN

Prestatzailea: Pepa Bojó Ballester

Egunak: Urriak 7, 14, 21, 28; azaroak 4, 11, 18, 25; abenduak 2 (asteazkena)

Ordutegia: 18:00-20:00

Lekua: Tolosako Kultur Etxea (Trianguloa)

Hizkuntza: Gaztelania

Matrikula: 10€

Oinarrizkoa da tratu onaren ereduari buruz hausnartzea eta hura bistaratzea gizarte-harremanetan ─era guztietakoetan─, afektiboetan, lan-harremanetan, familiakoetan... Tratu onaren ereduaren bidez elkar aitortzen dugu, elkarrekikotasunaren eredua da, berdintasunarena. Izan ere, tratu ona eta berdintasuna lotuta daude. Eredu honi buruz ez dauzkagu erreferente asko imajinario kolektiboan. Maitasunean ere eredu erotizatu bat daukagu, berdinzalea ez dena.

Tratu ona definitu egin behar da, garatu eta sustatu. Nola? Trebeziak garatuta eta gure gizarteko sinesteak eta balioak aldatuta.

 

Argibideak eta matrikula

Izen ematea irailaren 14tik aurrera

Jarduera hasi baino bi egun lehenago bukatuko da izena emateko eta matrikula egiteko epea, Tolosako Kultur Etxean. Matrikula ordainduko da izena emateko orduan.

Informazioa eskatzeko, hots egin ondoko telefono zenbakira edo mezua bidali posta elektronikora:943670383 / berdintasuna@tolosa.eus

 

Haurtzaindegi zerbitzua

Dohaineko haurtzaindegi-zerbitzua egongo da, aurretik izena eman eta eskatuta.

 

Jarraiguzu

Facebook: Tolosa Berdintasuna

Twitter: @BerdinBerdin

 

OHARRA: Jarduera guztiak aurrez aurrekoak dira. Osasun-alarma egoera berri baten kasuan, jarduera edo saio batzuk modu birtualean eskaini ahal izango dira. Telematikoki parte hartzeko, ordenagailu edo telefono mugikor bidezko wifi konexioa behar duzue. Izena eman duzuenekin harremanetan jarriko gara.

 

Informazioa
Tolosako Kultur Etxea
Nola iritsi