MusikaPlaza Zaharra

TOLOSAKO MUSIKA BANDA - MUSIKA ESKOLAKO IKASLEAK

MusikaPlaza Zaharra

TOLOSAKO MUSIKA BANDA - MUSIKA ESKOLAKO IKASLEAK

Tolosa 20400 Gipuzkoa

Tolosako Udal Musika Banda eta Musika Eskolako ikasleak, elkarrekin lehen aldiz

Tolosako Udal Musika Bandak kontzertu berezia eskainiko du maiatzaren 21ean, larunbatez –18:30ean Plaza Zaharrean–. Lehen aldiz, Eduardo Mocoroa Musika Eskolako ikasleekin batera ariko da.

‘Egun batez bandakide’ jarri diote izena kontzertuari. Baina harago doa bandaren asmoa: ikasle gazteak gerturatu nahi dituzte, transmisioaren garrantziaz jabeturik: “Haurrek erreferentziak izatea garrantzitsua da, musikari lotuta jarrai dezaten, eta ondorioz, etorkizunean ere herriko taldeek jarraipena izan dezaten”, azaldu dute. Haurrentzat musika banda erreferente horietako bat izatea dute helburu.

Ia 50 ikaslek hartuko dute parte, taldeka banatuta: klarinete taldea, flauta eta oboe taldea, tronpeta laukotea, saxofoi taldea, tronpa, bonbardino eta tronboi taldea, perkusio taldeak eta teklatu jolea. Zentzu horretan, lerroon bidez Musika Eskolako irakasleen prestutasun eta ahalegina eskertu nahi izan du bandak.

Idoia Balza Garmendiak zuzenduko du emanaldia, eta besteak beste, Coldplay, Ed Sheeran, Pharrell Williams edo Deep Purple-en kantuak interpretatuko dizute ikasleekin batera. Bandak bakarrik beste zenbait abesti ere joko ditu.

 

 

 

 

Informazioa
Plaza Zaharra
Nola iritsi