Acc
Home
Musika

TOLOFOLK 2026

Musika

TOLOFOLK 2026

Tolosa 20400 Gipuzkoa

Apirilaren 9tik 12ra ospatuko da Tolofolk, folk musikako musikari eta taldeak biltzen dituen musika-jaialdiaren seigarren edizioa. Kultura herrikoiari oihartzuna emateko asmoz, sei emanaldi antolatu ditu JeaJeaka Kultur Elkarteak aurtengo egitarauaren barruan, eta orain artekoekin alderatuta, ediziorik elektronikoena izango dela aurreratu dute antolatzaileek.

Ohitura legez, Berdura plaza izango da jaialdiaren epizentro nagusia, bertan egingo baitira hiru emanaldi, guztiak 19:00etan. Hilaren 9an, Neønymus (Silberius de Ura) artisak eta Amaia Elizaran dantzari tolosarrak inauguratuko dute aurtengo jaialdia; hurrengo egunean, Harribitxi taldeak txistuaren erabilera berrietan sakonduko du. 

Apirilaren 12an, Antton Valverderen kontzertuak itxiko du aurtengo edizioa. Isats-piano eta guzti igoko da oholtzara Valverde, eta musikari laukote baten laguntza izango du: Joxan Goikoetxea akordeoiarekin, Txema Garces kontrabaxuarekin, Francisco Herrero biolinarekin eta Ivan Carmona biolontxeloarekin.

Horrez gain, larunbatean, apirilak 11, Mercedes Peon, Galiziako ahots garrantzitsuenetako bat, Plaza Berrian izango da, 20:00etan. Goizean ere ez da kalepoza faltako, eta kalez kale ibiliko dira herriko zein kanpoko hainbat musika talde. 

Informazioa
2026/04/09 - 2026/04/12
01:00 - 01:00
Aldizkakotasuna: