Antzerki-DantzaTopic

TITIRIJAI 2019

Antzerki-DantzaTopic

TITIRIJAI 2019

Tolosa 20400 Gipuzkoa

Tolosako nazioarteko txotxongilo jaialdia

Badator, badator!!!!!!! Titirijai jaialdia gerturatzen ari da. Bederatzi egunetan Tolosako kaleak txotxongiloz, txotxongilolariez eta haurrez beteko dira. Bederatzi egun non txotxongiloak mugitzen dituenen eta ikusten ditugunen emozioak pil-pilean egoten diren, Tolosa maiteko txoko guztietan. Bederatzi egun non denok zertxobait umeago bihurtzen garen. Modu honetara, aitarekin, amarekin, amonarekin, aitonarekin, eta abarrekin joaten ginen momentuak gogora ekartzen ditugu. Zorionez, agian, txotxongiloen ikuskizuna komentatzeko txokolatea txurroekin jatera gonbidatzen gintuztenean bezala. Orain, halaber, hain umeak ez ga-relako botatzen ditugu faltan momentu horiek edo aitona edo amona gurekin ez dagoelako jada. Horregatik, Titirijai jaialdia iristen denean antzerkira bueltatzen gara, txotxongilo horiek ikustera bueltatzen gara eta amaren hitzak gogoratzen ditugu: “Nik ez nekien txotxongiloak hau zirenik, ze polita!” Gauza harrigarri horrek emozio asko eta asko bizitzen laguntzen zigun eta txotxongiloa trapu sinple bat ez zela si-nestarazten zigun. Trapu sinple horrek bizia eduki dezake eta bizi hori gure emozioek, ikuskizuna ikusten dutenek eta txotxongiloa gidatzen dutenek, ematen die. Etorri, etorri hunkitzera, gozatzera, negarra edo barre egitera... Titiri-jaik, magiak, txotxongiloen ilusioak arazoaren 23tik abenduaren 1era, zuen zain egongo dira.