Antzerki-DantzaTopic

TITIRESZENA 2023 - 2024

Antzerki-DantzaTopic

TITIRESZENA 2023 - 2024

Tolosa 20400 Gipuzkoa

Urtero, irailean, Titereszena programaren denboraldi berria aurkezten da ofizialki TOPIC-en.

Titereszenak ikuskizunak, tailerrak, erakusketak, bisita gidatu eta antzeztuak, eskola-kanpaina, txotxongiloen jaialdia… eta beste hainbat ekitaldi eskaintzen ditu TOPIC-ek. Finean, txotxongiloa benetako protagonista bihurtzeko jarduerak.

Ikuskizunei dagokienez, hainbat jatorri geografikotako konpainien programazioa eskaintzen da, haur eta familientzako ikuskizunak eskaintzen dituztenak. Ikuskizun horiek eskola-kanpainan ere izaten dira.

Titereszena programazioaren barruan, TOPIC-ek tailerrak eskaintzen ditu familientzat eta era guztietako teknikak lantzen dira. Azkeneko denboraldietan errepikatzen ari garen tailerra ikuskizun jakin bati lotua egoten dena da. Hilean behin, tailerra eta ikuskizuna, biak batera biltzen dituen eskaintza da eta oso ondo funtzionatzen du formula horrek.

Erakusketen atalean, urtean bi inauguratzen dira aldi baterako erakusketen aretoan eta, duela gutxi, zentroaren anbigua ere erabiltzen da erakusketetarako.

Bisitei buruzkoa da Titereszenaren beste atal finko bat. Bisita gidatuak, bisita gidatuak nahierara, bisita gidatu antzeztuak haurrentzat eta bisita gidatu tematikoak egin daitezke, baita “Txotxongilolaritza eta emakumeak” jarduera ere. Horiek guztiak TOPIC-eko museo-taldearen gainbegiratze profesionalaren pean egiten dira.

Bestalde, urtero egiten den Titirijai Nazioarteko Txotxongilo Jaialdia aipatu behar da. Hamar eguneko iraupena du jaialdiak, eta mota guztietako ikusleentzako ikuskizunak biltzen ditu. Askotariko programazioa du, eta jende leiala du.

Ezin ditugu ahaztu, halaber, Titereszenaren programazioan ezinbestekoak diren ekitaldiak: Txotxongiloaren Nazioarteko Eguna eta Museoen Nazioarteko Eguna. Horrez gain, Gabonetan “sarrera solidarioa” izenburupean dauden ekitaldiak edo Ondareari buruzko Europako Jardunaldietan parte hartzea.

Informazioa
2023/10/01 - 2024/06/30
01:00 - 01:00
Aldizkakotasuna: