MusikaEuskal Herria plaza

THE MOJO HAND - TOLOSANDBLUES 2020

MusikaEuskal Herria plaza

THE MOJO HAND - TOLOSANDBLUES 2020

Tolosa 20400 Gipuzkoa

GONBIDAPENAK AGORTUTA

 

THE MOJO HAND

Gorka Azpiroz (ahotsa), Jon Aira (gitarra), Fernando Neira (baxua), Karlos Aranzegi (bateria) eta Paul San Martinek (pianoa).

 

Orain arte egindako ibilbide laburrean, talde donostiar honek Estatuko gainerakoan ibilbide luzea egindako hamaika proiekturen mailako kalitatea erdietsi du bere proposamenean. Taldea 2016an osatu zuten musikaren esparruan eskarmentu handia duten bost lagunek:

Mojo Hand taldeak lehen disko bikaina sinatu du Bluesa izendatzaile komun eta ezinbesteko abiapuntu hartuta Rhythm and Blues estiloan eta hirurogeigarren hamarkadaren amaierako eta hirurogeita hamargarren hamarkadaren hasierako soinu klasikoan murgiltzeko.

Benetako bermea da disko osoan zehar Paul San Martin handiaren teklatua; eta haren lanari Fernando Neiraren eta sekzio erritmikoaz arduratzen den Karlos Aranzegiren maisutasuna gehituta ateak zabaltzen zaizkie Jon Aira gitarraren lan bikainari eta Gorka Azpiroz solistaren ahots zoragarriari.

 

Facebook: @tolosandblues

Youtube:Tolosa Kultura

www.tolosa.eus/tolosandblues

 

 

Gonbidapena beharko da kontzertuetara sartzeko

Indarrean dauden segurtasun eta prebentzio neurriak jarraituz egingo dira kontzertuak eta, hala, haietara joateko gonbidapena beharko da. Kontzertuetarako gonbidapenak kultur etxeko harreran eskuratu ahalko dira, eta sobran geratuko balira kontzertu bakoitzaren hasieran, kontzertu gunean bertan.

Gonbidapenak astelehenetik aurrera eskuratu ahalko dira, kultur etxeko ordutegian: 9:00etatik 13:00etara eta 16:00etatik 20:00etara. Norbanako bakoitzak gehienez lau gonbidapen eskuratu ahalko ditu kontzertu bakoitzerako.

 

Informazioa
Euskal Herria plaza
Nola iritsi