Antzerki-DantzaLeidor Zinema

TARARA - HIKA TEATROA

Antzerki-DantzaLeidor Zinema

TARARA - HIKA TEATROA

Tolosa 20400 Gipuzkoa

Thriller bokazioz jaio ondoren poesiaren dardarak astindutako testua. Inoiz kontatu gabeko hainbat eta hainbat umeren historia da Tarara; erraietarainoko bidaia iniziatikoa, adikzio-sortzailea. Barkamenari buruzko ipuina ere bada, desberdintasunari kantatua, Txanogorritxuk otsoei biolina jotzea lortzen duenean.

  • Sinopsia

SanFran auzoan hazi da Rosa, biolin jotzaile gaztetxoa, Liszt eta zendutako beste hainbat musikaegile ikusteko ahalmena duena. Tarara, gaueko lanetan aritzen den emakume prostituta, du lagun mamuen aurkako borrokan. Rosa heldua eta Rosa neskatoa txandakatuz doaz susmo hutsa den sekretuen inguruan hegan dabiltzan oroitzapenen joan-etorrian. Tiradera batean agertutako maitasun karta batzuei esker azaleratuko da musikaz eta edertasunez betetako umearen memoria hautsia, ordura arte izuari zirrikiturik utzi gabea.

Egilea: Josi Alvarado

Itzulpena euskarara: Arantxa Iturbe

Interpreteak: Tania Fornieles, Kepa Errasti, Jurdana Otxoa, Eneritz Artetxe, Jose Cruz Gurrutxaga, Adrián García de los Ojos & Iñar Sastre

Zuzendaritza eta Dramaturgia: Agurtzane Intxaurraga

Zuzendari laguntzailea: Miren Gojenola

Jantzien eta eszenografiaren diseinua: Ikerne Giménez

Eszenografiaren errealizazioa: Readest Decorados eta Sfumato Pintura Escénica

Eszenografia laguntzailea: María José Villela

Jantzien errealizazioa: KKUM Inma Gómez

Jantzien giroketa lana: Taller María Calderón 

Musika giroa: Adrián García de los Ojos & Jurdana Otxoa

Musika zuzenean: Adrián García de los Ojos/ Iñar sastre & Jurdana Otxoa

Argiak: Xabier Lozano

Grafika: Santos Bregaña. Laia

Promozio bideoak: Acrónica producciones

Argazkiak: David Bernués & Dani Blanco

Ekoizpen zuzendaritza eta exekutiboa: HIKA Teatroa

Talde teknikoa: Acrónica producciones

 

  • Hizkuntza: Euskera.
  • Iraupena: 95 min.

     

I. Antzerkiko SGAE Saria `Ana Diosdado 2019, Josi Alvarado Alacanteko egilearena.

Zuzendaritza onenaren saria Agurtzane Intxaurragarentzat 2022ko Haroko Garnacha Antzerki Lehiaketaren XXV. edizioan.

1. saria Torrejón de Ardoz 2022ko Eszenako Emakumeen XXV. Antzerki Lehiaketan.

 

 

Sarrerak: Leidorreko leihatilan eta www.tolosa.eus/kultura eta tickets.kutxabank.es