IkastaroakTolosako Kultur Etxea

TAILER PRAKTIKOA: ENPATIA ZIRKULUA ZAINTZEN DIREN/DUTEN EMAKUMEENTZAT - GURETZAKO - JABETZE ESKOLA

IkastaroakTolosako Kultur Etxea

TAILER PRAKTIKOA: ENPATIA ZIRKULUA ZAINTZEN DIREN/DUTEN EMAKUMEENTZAT - GURETZAKO - JABETZE ESKOLA

Tolosa 20400 Gipuzkoa

GURETZAKO: JATORRI EZBERDINETAKO EMAKUMEENTZAKO GUNEA

Parte hartu nahi baduzu jatorri ezberdinetako emakumeentzako aisialdi, laguntza eta elkartasun espazio batean, jo dezakezu jarduera hauetara.

Tolosaldea Garatzeneko Migrazio eta Aniztasun Saila, Tolosako Udaleko Berdintasun Sailaren laguntzarekin

Harremanetarako

646057080

migrazioa@tolosaldea.eus

 

 

TAILER PRAKTIKOA: ENPATIA-ZIRKULUA ZAINTZEN DIREN/DUTEN EMAKUMEENTZAT

Prestatzaileak: Elena Egiguren eta Leire Inza (ERALDA)

Eguna: Urriak 10 (larunbata)

Ordutegia: 16:30-18:30

Lekua: Tolosako Kultur Etxean (Trianguloa)

Hizkuntza: Ele bitan

Matrikula: Doan (aurrez izena eman behar da)

Antzinatik, zibilizazio ugarik erabili dute zirkulua topagune izateko, partekatzeko, erabakiak hartzeko eta abarretarako.

Espazio seguru bat proposatzen dugu, gure barnean bizirik dagoenarekin konektatzen ikasteko, eta, hortik abiatuta, besteekin konektatzeko, sostenguak bilatuz, sareak sortuz, baina, batez ere, usterik edo kritikarik gabe entzuten ikasiz. Espazio bat, aukera emango diguna badena ospatzeko eta ez denaz dolua egiteko, are gehiago COVID19 alarma-egoera bizi ondoren.

Urrutitik datozen emakume zaintzaileentzako pentsatua.

 

 

Argibideak eta matrikula

Izen ematea irailaren 14tik aurrera

Jarduera hasi baino bi egun lehenago bukatuko da izena emateko eta matrikula egiteko epea, Tolosako Kultur Etxean. Matrikula ordainduko da izena emateko orduan.

Informazioa eskatzeko, hots egin ondoko telefono zenbakira edo mezua bidali posta elektronikora:943670383 / berdintasuna@tolosa.eus

 

Haurtzaindegi zerbitzua

Dohaineko haurtzaindegi-zerbitzua egongo da, aurretik izena eman eta eskatuta.

 

Jarraiguzu

Facebook: Tolosa Berdintasuna

Twitter: @BerdinBerdin

 

OHARRA: Jarduera guztiak aurrez aurrekoak dira. Osasun-alarma egoera berri baten kasuan, jarduera edo saio batzuk modu birtualean eskaini ahal izango dira. Telematikoki parte hartzeko, ordenagailu edo telefono mugikor bidezko wifi konexioa behar duzue. Izena eman duzuenekin harremanetan jarriko gara.

 

 

 

Informazioa
Tolosako Kultur Etxea
Nola iritsi