ErakusketakAranburu Jauregia

T + T

ErakusketakAranburu Jauregia

T + T

Tolosa 20400 Gipuzkoa

3 ERAKUSKETA  BATEAN:

* TOLOSA - TAFALLA

* ARGIZAIOLA erakusketa

Confederación Española de Fotografía sariaren finalisten erakusketa

AURKEZPENA / INFO+

--------------------------------------------------------------------------------------------------------------

* TOLOSA - TAFALLA

 

HITZAURREA

Tafalla eta Tolosa desberdinak dira alderdi askotan, baina bat datoz, era berean, beste askotan: bien toponimoek hasiera eta bukaera bera dute, eta luzera ere bai, eta horri esker errazagoa izan zaigu erakusketarako logoa bilatzea. Etimologikoki, bi herrien izenak ez dira euskal jatorrikoak, nahiz eta euskal toponimoez inguratuta egon. Gainera, bi herriak eskualdeburu dira, eta historikoki ospetsuak izan dira eta dira oraindik ere beren lurraldeetan, Nafarroan eta Gipuzkoan.  

Kultura bat eta berean parte hartzen dute, argazki askotan islatzen den moduan, eta etengabea izan da beren arteko komunikazioa historian zehar. Tolosako udalerriak Bedaio auzoan muga egiten du Nafarroako Azkaraterekin, eta tolosar askok lotura dugu foru-komunitatearekin, gure aurrekoen bitartez. Tafallan ere herritar askok dute bere jatorria gure lurralde historikoan, batez ere, siderurgia-lantegi gipuzkoar bat hantxe jarri zenetik aurreko mendeko hirurogeiko hamarkadaren bukaeran.  

Nire bizilagun eta lagun Javier Ortizek, Targazki-Tolosaldeko Argazkilari Taldekoa bera, proiektu honetan parte hartzea proposatu zidanean bi herriekin dudan lotura dela-eta, ilusio handia egin zidan eta ez nuen zalantzarik izan proiektuan sartzeko. Jaiotzez tolosarra naiz eta tafallar ere sentitzen naiz adopzioz. Amaren aldetik, familia Zidakosen hirikoa da, eta bereziki gogoratzen dut gure aitona, Jesus Zubiri Alzueta, bere hiriarekin eta historiarekin maiteminduta eta, ondorioz, Nafarroa eta Euskal Herriarekin ere bai.

Nire umezaroko eta nerabezaroko udarek betetzen dute nire bizi-motxilaren zati handi bat eta aukera eman didate hainbat jenderekin eta horiekin dudan adiskidetasun apurtezinarekin gozatzeko. Horien artean dago Atxu Ayerra artista, erakusketa honetan parte hartu duena eta irudiekin batera dauden testuen idazle-kide izan dudana.   

Argazkiei dagokienez, helburua izan da bi herrien arteko lokarriak bilatzea, ez soilik paisaia edo arkitektura-elementu antzekoetan erreparatuta, baizik eta begia jarrita horietan bizi diren pertsonetan eta batzen gaituen gure eguneroko bizitzako alderdietan. Gai gehiago ere har genitzakeen, hortxe gelditu dira zain, eta atea irekita utzi digute etorkizun batean esperientzia errepikatzeko.  

Beti da bihotz-altxagarri gu bezala sentitu edo bizi den beste leku batzuetako jendearekin edo ez hain gertuko jendearekin elkartzea, eta solidarioago egiten gaitu horrek.  

Bukatzeko, eskerrak eman nahi dizkiek Targazkiri eta Colectivo Fotográfico Higuera Argazki Elkarteari  proiektu polit honetan lan egiteko aukera emateagatik.  

Emilio Latorre Zubiri

Tolosa-Tafalla, 2018ko abendua

T+T

* Colectivo fotográfico LA HIGUERA argazki taldea:

1.- Raquel Agramonte

2.- Puy Ainzua

3.- Daniel Andion

4.- Marina Aoiz

5.- Ana Arribas

6.- Carlos Arribas

7.- Atxu Ayerra

8.- Gotzon Aznar

9.- Juanjo Baztan

10.- Kike Balenzategui

11.- Pili Cordovilla

12.- Belén Elcid

13.- Fausto Garde

14.- Marifé Goldaracena

15.- Ivana Gutiérrez

16.- Juantxo Lizarraga

17.- Virginia Mujica

18.- Leire Olkotz

19.- Ana Pérez

20.- Mª Jose Ruiz

21.-  Oihana Soltxaga

22.- Laura Torres

23.- Marta Vázquez

24.- Javier Zubiri

25.- José Luis Zubiri

* TARGAZKI:

1.- Raúl Agerre

2.- Dani Antonio

3.- Monika Alfaro

4.- Kristina Almada

5.- Miren Atxaga

6.- Juanjo Etxebe

7.- Asier Garagarza

8.- Luis Mari Garikano

9.- Hilario Gorostidi

10.- Koldo Lopetegi

11.- Elena Marquez

12.- Helena Nuin

13.- Javier Ortiz

14.- Iñaki Otegi

15.- Ana Pradini

16.- Javier Zabala (Xagu)

 

 

 

Antolatzailea: TARGAZKI

ARANBURU JAUREGIA - TOLOSA (Andre Maria plaza, 4)

Ikustorduak: 17:30-20:30, igande, astelehen eta jaiegunetan izan ezik

Informazioa
Aranburu Jauregia
Nola iritsi