ErakusketakTopic

SPEELTHEATER HOLLAND

ErakusketakTopic

SPEELTHEATER HOLLAND

Tolosa 20400 Gipuzkoa

2019/03/23 - 2019/09/15

Speeltheater Holland, Onny Huisink eta Saskia Jansek 1976an sortu zuten txotxongilo konpainia holandarra izan zen. Konpainia hau, 40 urte baino ge-hiagoz mundu guztian zehar biran ibili zen, gazte zein helduentzat antzeztuz.Txotxongiloak aktore antzerkia, dantza eta musika bezalako arteekin uz-tartzeak dakarren berrikuntzarengatik nabarmendu ziren. Taldearen ezau-garririk nabarmenenetarikoa txotxongilo eta estilo aniztasuna izan zen, nagusiki antzezlanetako edukietan oinarritzen zirelarik, zenbaitetan beraiek asmatu eta idazten zituztenak. Tamaina naturaleko txotxongilo handietatik txikienetara, errealistenetatik abstraktuagoetara, hori bai, beti historia bat kontatzeko modu berriak bilatuz.Erakusketa honetan, Speeltheater Holland-ek txotxongilo lan baten ikuspun-tu orokor bat erakutsi nahi du, aretoan planteaturiko eszena eta egoerekin, baita txotxongiloekin bakarrik ere. Honen bidez gazte, heldu, zien haurrek eta edozein bisitarik modu irudimentsu batean parte-hartzera gustatuko litzaiguke, eszena eta egoera ezberdinak aurkeztuz, dena posible den es-parru batean.Topic harro dago publikoari maila honetako artista bikote baten erakusketa bat aurkezteaz, hauek oso moldakorrak, bidaiatuak eta landuak direla-rik arte esparru honetan. Pertsona geldiezinak eta oso aktiboak dira eta gainera Topic-eko txotxongiloen etxean aurkitu zuten beren txotxongilo esanguratsuenentzako bizilekua, gaur egun museoan ikusgai. Baita proiektu artistiko ezberdinen bitartez sortzen jarraitzeko plataforma bat edota iritzi ezberdinak eta eztabaidak sortu zituen instalazio artistiko batekin ere topo egin zuten bertan, orain aurkezten dizuegun erakusketara eraman dituztena. Espero dugu zuen gustokoa izatea!

 

*Bisitatzeko ordutegia

 

Negua: 10:00-13:00 eta 16:00-19:00 (astear,asteaz,oste,osti)

10:00-14:00 eta 15:00-19:00 (larunbata, igandea eta jai egunetan)

Udara: egunero 11:00 - 14:00 eta 14:00 - 20:00

Astelehenak itxita

Informazioa