Jaiak

SANJOANAK 2021 - EKINTZA SINBOLIKOAK

Jaiak

SANJOANAK 2021 - EKINTZA SINBOLIKOAK

Tolosa 20400 Gipuzkoa

Aurten ere pandemiak San Joan jaien ohiko ospakizuna baldintzatuko dute eta beraz, ez dira jaiak ohiko eran egingo, Udalak eta San Joan jaietan parte hartzen duten eragileek horrela erabakita.

San Joan sua piztuko da Andre Mari plazan, San Joan bezperan, 22:30ean eta herritarrek plazara hurbiltzeko aukera izango dute.

Plaza hesitu egingo da, sarrera-irteerak zehaztu eta tolosarrek plazara sartu, sura hurbildu, ofrenda egin edo erramua bota eta ateratzeko aukera izango dute. Iaz bezala laburra izango da, ez da ohiko eran egingo San Joan suaren piztea, eta ezingo da bertan sua ikusten geratu. Herritarrek sartu eta atera egin beharko dute, zirkuito baten moduan, jende pilaketarik egon ez dadin.

Antolatutako ekintza sinbolikoak

San Joan jaien bueltan, eragileen parte hartzearekin, ondorengo egitaraua osatu da:

Ekainak 22, asteartea:

  • Solstizio kontzertua. Urkizun. Sarrera mugatua. 19:00etan. Gonbidapenak www.etincarnatus.eus wen orrian.

Ekainak 23, asteazkena, San Joan bezpera:

  • Andre Mari elizan bezperak. 19:30ean.
  • Udal Musika Banda, Udaberri dantza taldea eta Hodeiertz. Zezen plazan. 21:00etan.Gonbidapenak www.kulturaplazara.eus wen orrian ekainaren 14tik aurrera,
  • San Joan sua. Andre Mari plazan, 22:30ean.

Ekainak 24, osteguna, San Joana eguna:

  • Diana Tolosako Dultzaineroekin eta Giro Arterekin. 9:00etan.
  • Meza nagusia Andre Mari elizan. 11:00etan.
  • Udal Musika Bandaren eta Txistulari Bandaren kontzertua Udaberri dantza taldearekin batera. Zezen plazan. 12:30ean. Gonbidapenak www.kulturaplazara.eus wen orrian ekainaren 14tik aurrera,
  • Andre Mari elizan konpletak. 16:00etan.

Zezen plazan egingo diren emanaldietarako gonbidapenak jaso beharko dira www.kulturaplaza.eus webguneko plataformaren bitartez. Eskuragarri egongo dira ekainiaren 11etik aurrera.  Guztira, 250 pertsonentzako edukiera izango dute Zezen plazako emanaldiek.

Zuhurtziaz eta erantzunkidetasunez jokatzeko deia

Udal ordezkariek eta eragileek bat eginda, aurten ere, zuhurtziaz eta erantzunkidetasunez jokatzeko deia egin diete tolosarrei.

“Elkar zaintzeko eta erantzunkidetasunez jokatzen jarraitzeko garaia da”  “Oraindik  beharrezkoa da jende pilaketak ekiditea elkar zaintzeko, horregatik,  azken ahalegina egiteko eskatu nahi diet herritarrei, zuhurtziaz eta arduraz jokatzeko; inauterietan erakutsi genuen badakigula eredugarriak izaten, beraz, inauterietan bezala, gozatu lagun artean eta familian, baina neurriak errespetatuz; guztiok gaude festa gogoz, elkarrekin egoteko eta gozatzeko grinaz, baina iritsiko dira horretarako egunak eta uneak,”  Olatz Peon alkatea.