Jaiak

SANJOANAK 2020

Jaiak

SANJOANAK 2020

Tolosa 20400 Gipuzkoa

Tolosako Udalak eta jaietan parte hartzen duten eragileek bat egin dute eta jairik ez ospatzea erabaki dute. San Joan sua bakarrik egingo da, modu sinbolikoan, plaza publikoari itxita eta streaming bidez sua ikusteko aukera eskainita.

Ekainaren 23an, 19:30ean Andre Mari elizan bezperak egingo dira, edukiera mugatuarekin eta beharrezkoak diren neurriak hartuta.

22:00etan San Joan sua piztuko da Andre Mari plazan, “San Joan” zortzikoa jo ondoren. Ekintza laburra izango da, erabat sinbolikoa. Plaza itxita egongo da eta herritarrek streaming bidez ikusi ahal izango dute sua.

San Joan egunean, ekainaren 24an, 11:00etan meza nagusia egingo da Andre Mari elizan “Santa Maria” musika kaperaren parte hartzearekin. Elizkizuna amaitu ondoren, udal txistulari bandak “San Joan” zortzikoa joko du.

Streamin bidez eskainiko da meza nagusia.

Arratsaldean, 16:45ean Santa Maria elizan bigarren bezperak egingo dira eta arratsaldeko 19:30ean Kalean txarangak zuzenean joko du streaming bidez.

 

Zuhurtzia eta erantzukidetasuna

Udal ordezkari eta herriko eragile talde guztiek mezu bakar bat eta zuzena helarazi nahi izan diete tolosar guzti guztiei aurtengo San Joan jaien harira: “zuhurtziaz eta erantzukidetasunez jokatu, izan arduratsuak, errespetatu eta zaindu ingurukoak, zugatik eta guztiongatik”.

Informazioa