IkastaroakBonberenea

RAP TAILERRA - JABETZE ESKOLA

IkastaroakBonberenea

RAP TAILERRA - JABETZE ESKOLA

Tolosa 20400 Gipuzkoa

GURETZAKO: JATORRI EZBERDINETAKO EMAKUMEENTZAKO GUNEA

RAP-TAILERRA JABEKUNTZA FEMINISTA LANTZEKO

Prestatzailea: Nerea Loron LA FURIA

Egunak: Urriak 26; azaroak 2, 9, 16, 30 (astearteak)

Ordutegia: 18:00-20:00

Lekua: Bonberenea (San Esteban auzoa)

Hizkuntza: Gaztelania

Matrikula: Doan (aurrez izena eman behar da)

Tailer honek rapa proposatzen du ahalduntze feministarako tresna gisa, rapa eta hip hop delakoen hasierako historiatik eta emakumeek kulturan duten presentziatik abiatuta. Rapa idazteko egitura, metrika eta teknika jorratzen dira. Helburua da gugan eragina duten mekanismo sexistei buruz hausnartzea eta raparen bitartez adieraztea nahi duguna, zentsurarik eta formalismorik gabe, eta horren bidez geure errealitatea nolabait aldatzea, guretzat osasungarriagoa izan dadin.

 

GURETZAKO: JATORRI EZBERDINETAKO EMAKUMEENTZAKO GUNEA

Parte hartu nahi baduzu jatorri ezberdinetako emakumeentzako aisialdi, laguntza eta elkartasun espazio batean, jo dezakezu jarduera hauetara.

Tolosaldea Garatzeneko Migrazio eta Aniztasun Saila, Tolosako Udaleko Berdintasun Sailaren laguntzarekin

Harremanetarako: 646057080 / migrazioa@tolosaldea.eus

IZEN-EMATEA ETA MATRIKULA

Izen-ematea interneten bidez egin behar duzue, eta jarduera hasi baino bi egun lehenago arte daukazue aukera.

Hauxe duzue esteka: https://www.tolosakoudala.org/berdintasuna/

Internet bidez izena emateko zailtasunik izanez gero, informazioa eta laguntza eska ditzakezue telefonoz deituta edo posta elektroniko bat bidalita.

Izena eman ondoren, matrikula ordaindu ahal izango duzue Kultur Etxean, kreditu-txartelaren bidez.

Jarraiguzu:

Facebook: Tolosa Berdintasuna

Twitter: @BerdinBerdin

OHARRA: Printzipioz, jarduera guztiak aurrez aurrekoak izango dira, eta beharrezko edukiera eta osasun-neurriak errespetatuko dira. Osasun-egoera berri baten kasuan, jarduera edo saio batzuk modu birtualean eskainiko dira. Telematikoki parte hartzeko, ordenagailu edo telefono mugikor bidezko wifi konexioa behar duzue. Izena eman duzuenekin harremanetan jarriko gara.

IZENA EMAN

PROGRAMA

 

Informazioa
Bonberenea
Nola iritsi