ErakusketakTopic

PAPEREZKO ANTZERKIAK

ErakusketakTopic

PAPEREZKO ANTZERKIAK

Tolosa 20400 Gipuzkoa

Paperezko antzerkia Ingalaterran jaio zen 1811n. Gero familia-antzerki gisa Europa osoan zabaldu zen XX. mendearen hasiera arte. Hainbat urtez ahaztuta egon ondoren, duela hogeita hamar bat urte itzuli zen eszenatokietara mundu osoko hainbat artistari esker. Antzerki hau bai haurrei bai helduei zuzenduta dago. Praktika honen aitzindarietako bat Alain Lecucq da, hain zuzen ere, espezialitate honek Europan duen erreferentzia-izen handiena. Bere ibilbide profesional osoan zehar sorturiko lanaren bilduma bat antolatu digu erakusgai izan dezagun. Paperezko antzerkiaren historiari errepaso bat emango diogu, XIX. mendearen hasierako praktika horren garapenari buruzko dokumentu eta piezekin hasita. Ondoren, Paperezko antzerki garaikidearekin jarraituko dugu, hainbat ikuskizun-zatire bideo batekin batera. Zatoz erakusketa berezi honetara!

 

* Bisita ordutegiak:

Neguan: 10:00-13:00 eta 16:00-19:00 (astear, asteaz, osteg, ostir)

Udan (ekainaren 11tik aurrera): 10:00-14:00 eta 15:30-19:30 (astear, asteaz, osteg, ostir)

10:00-14:00 eta 15:30-19:30 (larunbata, igandea eta jai egunak)

Astelehenetan itxita

Informazioa