IkastaroakTolosako Kultur Etxea

ONDO ZAHARTU - JABETZE ESKOLA

IkastaroakTolosako Kultur Etxea

ONDO ZAHARTU - JABETZE ESKOLA

Tolosa 20400 Gipuzkoa

TOLOSAKO JABETZE ESKOLA   

ONDO ZAHARTU

Prestatzailea: Pepa Bojó Ballester

Egunak: Urriak 2-Azaroak 27 (asteazkena)

Ordutegia: 15:00-17:00

Lekua: Tolosako Kultur Etxea (Trianguloa)

Hizkuntza: Gaztelania

Matrikula: 10€

 

Tailer honen asmoa da prestatzea gure bizitzako bigarren etapa hau modu sortzaile eta aberasgarri batean bizitzeko, eta aurre egiten ikastea bidean aurkituko ditugun aldaketa fisiko, psikologiko, sozial, familiar eta materialei. Azalduko dira, era berean, desmuntatu beharreko genero arloko aurreiritziak eta mitoak ere.

Tailer honetan aukera izango dugu hausnartzeko nola zahartu nahi dugun, zeri diogun beldur eta zerk kezkatzen gaituen eta, batez ere, nola egin diezaiokegun aurre horri guztiari, etapa hau bere osotasunean bizi ahal izateko.

 

Argibideak eta matrikula

Izen ematea irailaren 9tik aurrera

Matrikula Kultur Etxean ordainduko da (ordaintzeko txartelarekin), izena emateko orduan.

Jarduera hasi baino bi egun lehenago bukatuko da izena emateko eta matrikula egiteko epea.

Informazioa eskatzeko, hots egin beheko telefono zenbakira edo mezua bidali beheko posta elektronikora: 943670383  /  berdintasuna@tolosa.eus

Haurtzaindegi zerbitzua: Dohaineko haurtzaindegi-zerbitzua egongo da, aurretik izena eman eta eskatuta.

Jarraiguzu: Facebook: Tolosa Berdintasuna 

                      Twitter: @BerdinBerdin

UDAZKENA

Informazioa
Tolosako Kultur Etxea
Nola iritsi