Antzerki-DantzaLeidor Zinema

NUNAVUT - MYRIAM PÉREZ CAZABON

Antzerki-DantzaLeidor Zinema

NUNAVUT - MYRIAM PÉREZ CAZABON

Tolosa 20400 Gipuzkoa

ESZENA BONUA

Noiz utzi genion haurrak izateari? Noizbait utzi al diogu? Noizbait utziko al diogu? NUNAVUT behin izan gineneko lurraldea da, denbora izozturik mantentzen denekoa, glaziarrek betirako irauten dutenekoa. Bertan ikasi genuen zuhaitzetatik zintzilika ibiltzen, zuhaitzik gabeko eremuan. Bertan jaso genuen piztiaren besarkada. Bertan ziren aske, haizeak korapilaturiko gure adatsak. Ahazturatik berreskuratuko al dugu, noizbehinka, bertara itzultzeko bidea...?

NUNAVUT izenak "gure indarra" edo "gure lurra" esan nahi du inuiten hizkuntzan. Hau, lurralde utopiko bat sortzeko gure saiakera da, non MAITASUNA, MUNSTROAK eta, batez ere, JOLASA gailentzen diren. Unibertso oniriko bat iradokitzen duten paisaiak, non denbora gelditu egiten den, eta begiratzea eta entzuea besterik ez den geratzen. Ondoren, guztia gertatzen da...

Ipuina 1: "Poltsa barruan hartz bat. Poltsa barruan hiru hartz. Poltsa barruan ni izkutatuta, eta piztia... begira. Lehortutako zuhaitzak zintzilik, eta izarrak ere, guri begira."

Ipuina 2: "Izan daiteke glaziar bat, ilargia, ispilu erraldoi bat, zabortegi bat, edo suge azala. Zer da zuentzat? ...Izoztutako laku bat, barruan koloretazko arrainak, eta piztia... inguruan."

Ipuina 3: "Hemen erdian, koloretako arrainak saltoka. Eta piztia... gertu." [

  • Testua: Euskaraz
  • Iraupena: 55 minutu

Sarrerak: web orrian eta Leidorreko leihatilan

 

NUNAVUT_promo from NERI(H)ARI_Myriam Perez Cazabon on Vimeo.

Informazioa
Leidor Zinema
Nola iritsi