MusikaLeidor Zinema

NøGEN - UNDER ALT TOUR

MusikaLeidor Zinema

NøGEN - UNDER ALT TOUR

Tolosa 20400 Gipuzkoa

UNDER ALT TOUR

Markel Idigorasek Danimarkan egin zuen egonaldi baten harira eman zioten taldeari hasiera. Lehenik hirukote forma zuen taldeak: Ane Negueruelak ahotsa, Alex Irazustak gitarra, eta Markel Idigorasek ukelelea eta ahotsak. Era honetan kontzertu gutxi batzuk eman zituzten 2016ko irailean hasita. Laister gehitu zitzaien Olatz Cuevas baxuan, eta 2016ko abenduan Jokin Guilisagasti (bateria) batu zen proiektura. Orduan hasi ziren euren lehen lana izango den Lys (EP) diskoa prestatzen, eta 2017ko uda iristean boskotea zuzenean aritu zen.

2018. urte hasieran grabatu zuten bigarren lana, lehen disko luzea, Liv Til Døden. Ane (ahotsa), Markel (ukelelea eta ahotsak), Alex (gitarra eta koroak), Olatz (baxua) eta Jokin (bateria eta koroak). Proiektua aurrera zihoala ikustean, taldea uzteko erabakia hartu zuen Ane Negueruelak, ikasketetan zentratu ahal izateko. Taldeak aurrera egitea erabaki zuen eta segituan Eider Saez sartu zen ahots nagusian

2020.ean azken diska argitaratu zuten, Under Alt.

 

Sarrerak: web orrian eta Leidorreko leihatilan