Besteak

MUSEOEN NAZIOARTEKO EGUNA ETA GAU ZURIA

Besteak

MUSEOEN NAZIOARTEKO EGUNA ETA GAU ZURIA

Tolosa 20400 Gipuzkoa

TOPIC-eko jardueren artean, ia obligaziozko zita da; Tolosako Txotxon-giloen  Museoak  bat  egiten  du,  beste  urtebetez,  Museoen  Nazioarteko  Eguna  eta  Gau  Zuriaren  ospakizunarekin.  Nazioarteko  ICOM  (Interna-tional  Council  of  Museums)  da  sustatzailea,  eta  2019ko  maiatzaren  17a,  ostirala,  eta  18a,  larunbata,  ospatuko  dira  biak.  

Gipuzkoako  Foru  Aldundiarekin eta Gipuzkoako museo guztiekin batera alde batetik, eta zenbait Tolosako eragileekin bestetik: Musika Eskola, Kultur Etxea, Tu-rismo Bulegoa, Tolosaldea Garatzen, Tolosa&Co., Bidebide eta TOPICeko boluntarioen laguntza paregabea dugula, Museoak jarduera ireki batzuk antolatzen ditu. Jarduera horiek doakoak dira gurekin egon nahi duten bisitari guztientzat:

Maiatzak 17

• Ate irekietako jardunaldiak, 17:00etatik 01:00etara.

•  Tolosako Musika Eskolaren emanaldiak Museoko eta, oro har, TOPIC-eko areto jakinetan.

•  Argazki-lehiaketa  TOPIC-en  eta  horren  inguruko  giroan  inspiratuta;  ondoren, aldi baterako erakusketa egingo da aurkeztu diren argazkie-kin. Asko badira, hautaketa egingo da.

• Bisita gidatu antzeztua helduentzat doan. Izen-eman beharra dago.

• Koktel zuriaren dastaketa Bidebideren eskutik.

Maiatzak 18

• Ate irekietako jardunaldiak, 21:00etatik 01:00ak arte.

• Haurrentzako tailerrak doan 17 :00etatik 19 :00etara.   

Bisita gidatuetan izena emateko:

TOPIC, Tolosako Txotxongiloaren Nazioarteko Zentroa943 650 414 / cit@cittolosa.com

Aldez aurretik izena ematea beharrezkoa da. 15 laguneko taldeak izango dira gehienez.