IkastaroakTolosako Kultur Etxea

MIGRATZEN DUGUNEAN ATZEAN UZTEN DUGUNA - JABETZE ESKOLA

IkastaroakTolosako Kultur Etxea

MIGRATZEN DUGUNEAN ATZEAN UZTEN DUGUNA - JABETZE ESKOLA

Tolosa 20400 Gipuzkoa

GURETZAKO: JATORRI EZBERDINETAKO EMAKUMEENTZAKO GUNEA

MIGRATZEN DUGUNEAN ATZEAN UZTEN DUGUNA

Prestatzailea: Norma Vazquez Garcia

Eguna: Azaroak 13 (larunbata)

Ordutegia: 17:00-19:00

Lekua: Tolosako Kultur Etxean (Trianguloa)

Hizkuntza: Gaztelania

Matrikula: Doan (aurrez izena eman behar da)

Migratzea bide luzea da, eta, batzuetan, oso gogorra. Indarkeria, errebeldia eta herrimin bide bat. Irabazten dugun aldi berean galtzen dugu. Maitasuna, afektuak, segurtasuna … uzten ditugu, eta beste gizarte bati aurre egiten diogunean, ezin dugu beti erraz asimilatu. Horretaz hitz egin eta esperientziak partekatu behar ditugu eta hori da tailer honek eskaintzen diguna.

Izena ematerakoan lehentasuna izango dute emakume migratzaileek.

 

GURETZAKO: JATORRI EZBERDINETAKO EMAKUMEENTZAKO GUNEA

 

Parte hartu nahi baduzu jatorri ezberdinetako emakumeentzako aisialdi, laguntza eta elkartasun espazio batean, jo dezakezu jarduera hauetara.

Tolosaldea Garatzeneko Migrazio eta Aniztasun Saila, Tolosako Udaleko Berdintasun Sailaren laguntzarekin

Harremanetarako: 646057080 / migrazioa@tolosaldea.eus

IZEN-EMATEA ETA MATRIKULA

Izen-ematea interneten bidez egin behar duzue, eta jarduera hasi baino bi egun lehenago arte daukazue aukera.

Hauxe duzue esteka: https://www.tolosakoudala.org/berdintasuna/

Edo QR hau eskaneatuta:

 

 

Internet bidez izena emateko zailtasunik izanez gero, informazioa eta laguntza eska ditzakezue telefonoz deituta edo posta elektroniko bat bidalita.

Izena eman ondoren, matrikula ordaindu ahal izango duzue Kultur Etxean, kreditu-txartelaren bidez.

Jarraiguzu:

Facebook: Tolosa Berdintasuna

Twitter: @BerdinBerdin

OHARRA: Printzipioz, jarduera guztiak aurrez aurrekoak izango dira, eta beharrezko edukiera eta osasun-neurriak errespetatuko dira. Osasun-egoera berri baten kasuan, jarduera edo saio batzuk modu birtualean eskainiko dira. Telematikoki parte hartzeko, ordenagailu edo telefono mugikor bidezko wifi konexioa behar duzue. Izena eman duzuenekin harremanetan jarriko gara.

IZENA EMAN

PROGRAMA

 

Informazioa
Tolosako Kultur Etxea
Nola iritsi