MusikaLeidor Zinema

METAMORFOSIA - NON TXISTUA ETA PIANOA ARMONIA DIRA

MusikaLeidor Zinema

METAMORFOSIA - NON TXISTUA ETA PIANOA ARMONIA DIRA

Tolosa 20400 Gipuzkoa

Ganbera musika ulertzeko modu ezberdin bat

GARIKOITZ MENDIZABAL (Zestoa 1973) : Gaur egun, txistularien artean erreferenteetako bat. 2004ko urtarriletik Bilbaoko Udal Txistulari Banda zuzentzen du.

GERMAN ORMAZABAL (Tolosa 1966): Tolosa bere jaioterrian hasi zituen musika ikasketak eta piano eta akordeoi goi mailako ikasketak burutu zituen Donostiako Goi Mailako Musika Kontserbatorioan. Hamar urtez (1996-2005) Euskadiko Orkestra Sinfonikoaren Zuzendari Nagusia izan zen.

Beraien hitzetan, "Musika egin eta ulertzeko estilo ezberdin batekin txunditu nahi zaitugu"

Metamorfosia: jaiotza unetik helduarora ematen den aldaketa. Animalia batzuren garapenean, enbrioi eta heldu-faseen bitartean gertatzen diren aldaketa anatomikoen multzoa .

Emanaldi hau txistuak eta pianoak izan duten bilakaeraren isla da. Bi musika tresnen arteko metamorfosia. Txistuaren historian badago une bat, tradizioa, dantza eta folklorea alde batera utzi gabe ganbara musikara hurbiltzen dena. Ganbara musika egiteko orduan bidaide izan duen lehen instrumentua ziurrenik pianoa izan da. Horregatik, txistua eta pianorako idatzi diren hainbat obra eskainiko dituzte, bertako eta kanpoko musikarienak.

 

Sarrerak salgai : Leidorreko leihatilan eta kutxabank-eko web gunean