ErakusketakAranburu Jauregia

MERTXE AMONDARAIN - BEGIEK MIN EMAN ARTE

ErakusketakAranburu Jauregia

MERTXE AMONDARAIN - BEGIEK MIN EMAN ARTE

Tolosa 20400 Gipuzkoa

Gazako sarraskia hasi zenean, beste askoren modura, ezindua sentitu nintzen. Urteak neramatzan Maruja Torres kazetariararen lana jarraitzen, eta berak esan zuen Gazan gertatzen ari zenari begiratu behar geniola "begiak odoletan hasi arte”. Hori egingo nuela pentsatu nuen, zer gertatzen ari zen ikusi, "begiak odoletan hasi arte". Lagun bat agertu zen tablet batekin eta hori izan zen erakusketa honen hasiera. Zer egin nezakeen halako izugarrikeriaren aurrean. Nolabait, Palestinako herriari oso modu xumean akonpainatu, ez ahaztu eta marrazketaren bidez, gertatzen ari dena gertu izan. Hilabete hauetan, egunero gertatzen ari dena ikusi dut, marraztuko nituen argazkien bila. Argazki horiek marraztuz, protagonistak marraztuz, izugarrikeria egunez egun begiratuz.

Marrazki hauek begirada horren emaitza dira. Marrazkiek hilabete izugarri horien kontakizuna osatu dute. Bizitzaren kontakizuna ere badira, batez ere eta hala eta guztiz ere. "Begiek min eman arte". 

Gazan egiten ari diren sarraskia deskribaezina da, ankerra, beldurgarria. Nire besaulkiaren erosotasunetik, ez ahazteko ahaleginak egiten ditut.

Mertxe Amondarain

Informazioa
2024/05/10 - 2024/06/01
17:30 - 20:30
Aldizkakotasuna: Asteartea Asteazkena Osteguna Ostirala Larunbata
Aranburu Jauregia
Nola iritsi