IkastaroakTolosako Kultur Etxea

MENDI ORIENTAZIOKO II. IKASTAROA

IkastaroakTolosako Kultur Etxea

MENDI ORIENTAZIOKO II. IKASTAROA

Tolosa 20400 Gipuzkoa

TOLOSAKO JABETZE ESKOLA   

 

MENDI ORIENTAZIOKO II. IKASTAROA 

 

Irakaslea: Patri Espinar Labian

Egunak: Maiatzak 9 (asteazkena). Maiatzak 12, 19,  26 (larunbatak) 

Ordutegia: Asteazkena, 17:30-19:30/20:00. Larunbatak, 9:30-13:30

Lekua: Tolosako Kultur Etxea (Trianguloa) eta inguruko mendiak

Euskaraz

5€

 

Emakumeon artean mendizaletasunak gora egin du azken urteotan, baina sarri gizonen gidaritzapean egiten ditugu mendi irteerak. Ikastaro honetan autonomia osoz guk geuk erabakitako lekura joateko ibilbideak diseinatzen ikasiko dugu, baita baliabideak eta gaitasunak eskuratu ere.

Mendian era seguru batean ibiltzeko orientazioko oinarrizko ezagutzak teoriko-praktikoak jasoko eta landuko ditugu, gehiago sakonduz 2. mendi orientazioko ikastaro honen bidez. Horretarako, mapa eta iparrorratza erabiltzen ikasten jarraituko dugu era praktikoago batean.

Ikastaro hau aurrekoaren jarraipena izango da, baina partaide berriei ere egokituko da. Anima zaitez!

 

 

Argibideak eta matrikula

Matrikula Kultur Etxean ordainduko da (ordaintzeko txartelarekin), izena emateko orduan.

Jarduera hasi baino bi egun lehenago bukatuko da izena emateko eta matrikula egiteko epea.

Informazioa eskatzeko, hots egin beheko telefono zenbakira edo mezua bidali beheko posta elektronikora: 943670383  /  berdintasuna@tolosa.eus

Haurtzaindegi zerbitzua: Dohaineko haurtzaindegi-zerbitzua egongo da, aurretik izena eman eta eskatuta.

Jarraiguzu: Facebook: Tolosa Berdintasuna 

                      Twitter: @BerdinBerdin

Informazioa
Tolosako Kultur Etxea
Nola iritsi