IkastaroakTolosako Kultur Etxea

MASKULINITATEAK ETA INDARKERIA MATXISTEN PREBENTZIOA - JABETZE ESKOLA

IkastaroakTolosako Kultur Etxea

MASKULINITATEAK ETA INDARKERIA MATXISTEN PREBENTZIOA - JABETZE ESKOLA

Tolosa 20400 Gipuzkoa

TOLOSAKO JABETZE ESKOLA   

MASKULINITATEAK ETA INDARKERIA MATXISTEN PREBENTZIOA

Irakaslea: Mikel Otxotorena Fernandez

Egunak: Azaroak 5 eta 12 (astelehenak)

Ordutegia: 17.30-20:30

Lekua: Tolosako Kultur Etxea (Trianguloa)

Hizkuntza: Euskara

Matrikula: 5€

Indarkeria matxista gure gizartean bizi dugun arazo estruktural lazgarri bat da. Emakumeek denbora daramate indarkeria mota honen aurka lanean. Baina ez dugu ahaztu behar indarkeria matxista gizonok dugun arazo bat dela, eta bereziki emakumeek pairatzen dutena. Hori dela eta, ezinbestekoa izango da sakon aztertzea, zein erlazio duen maskulinitatea eta gizontasuna modu jakin batean ulertzeak indarkeria matxistekin, eta nola prebenitu jokabide horiek. Emakumeen eta gizonen arteko berdintasun erreal baten eraikuntza gizonen ardura ere bada.

Hori dela eta, bereziki gizonei zuzenduko den tailer hau proposatzen da, denon artean hausnarketa eta lanketa bat egin dezagun.

 

Argibideak eta matrikula

Matrikula Kultur Etxean ordainduko da (ordaintzeko txartelarekin), izena emateko orduan.

Jarduera hasi baino bi egun lehenago bukatuko da izena emateko eta matrikula egiteko epea.

Informazioa eskatzeko, hots egin beheko telefono zenbakira edo mezua bidali beheko posta elektronikora: 943670383  /  berdintasuna@tolosa.eus

Haurtzaindegi zerbitzua: Dohaineko haurtzaindegi-zerbitzua egongo da, aurretik izena eman eta eskatuta.

Jarraiguzu: Facebook: Tolosa Berdintasuna 

                      Twitter: @BerdinBerdin

Informazioa
Tolosako Kultur Etxea
Nola iritsi