LUR - JUANTXO ZEBERIO ETXETXIPIA ETA MADDI OIHENART
LUR diskaren aurkezpen bira.
Disko berri honetan poesiak eta musika tresnen biluztasunak bidea ematen dioteMaddi Oihenarten ahots garbi, infinitu eta pertsonalari, emozio hutsez beterikounibertso batean. Aukeratutako 11 abestiak Itxaro Borda eta Leire Bilbao idazleezagunek idatzitako testuekin osatzen dira, baina baita Maddi eta Juantxo beraiek ereidatzitakoekin.
Zuberoako kantu herrikoiak, Maddik eta Juantxok sorturikoak, eta baita Mikel laboaren Lili bat kantuaren bertsio berezi bat ere jasoko ditu lan honek.
Abestiak lurrin fresko eta gardenez blaituta datoz, naturaren edertasuna eta gizakiarenbarne-mundua uztartuz, baina inspirazio iturriak askotarikoak dira: Zuberoako basoak,bertako bizimodua, euskara, emakumeen aldeko borroka, Palestinako genozidioa etaplanetarekiko kontzientzia ekologikoa.
Iraupena: 60 - 75 minutu
Sarrerak: web orrian eta Topiceko leihatilan






