HaurrakTopic

LEIHOAK - TEATRO PARAISO

HaurrakTopic

LEIHOAK - TEATRO PARAISO

Tolosa 20400 Gipuzkoa

LEIHOAK - TEATRO PARAISO

Haizea txistuka eta hotz asko egiten du. Gaua itxia da. Albisteetan hotz-bolada, elurra eta euria iragarri dute. Ezin da etxetik atera.

Emakumea aspertuta eta nahigabetuta dago. Bere kafe kikara berotzen duen bitartean bere baitan bilduta geratu da leihotik begira. Sorgortuta, leihoko ganduaren gainean marrazten hasi da bere hatz adierazlearekin. Leihoak kolorea aldatu du. Gaueko itzal urdinen artean leunki dantza egiten duen neskato baten soslaia sortzen da. Haizeak gogorrago egiten du txistu eta haizezko instrumentuen sinfonia ezti bilakatu da. Arrain eta karramarroen unibertso ederra, anemona eta landare bitxien baso batez inguratuak. Espazioa itsas kosmos eraldatu da. Itsas landare mundua zabaltzen da gure aurrean, ilargiaren argipean dantzatzen duten beso loratuen antzera.

Jolasaren bidez, bizitzako lehendabiziko urteetako irudien eraikuntza eta deseraikuntza gogora dakarren bidaia batean murgilduko dira ikus-entzuleak, imajinario magiko eta fantasiazkoa birsortuz. Itzaletatik argira, abstraktutik irudizkora, hainbat irudik adiskidetasunean bizitzearen esperientzia liluragarrian murgilaraziko gaituen jolas bat sortuko dute.

Ikuskizunaren dramaturgiak ere irakurketa bat izango du publiko helduarentzat. Bertan emakume batek abentura ezinbestekoa biziko du, galdutako jakin-mina berreskuratzea ekarriko diona. Horrela, berrikasi eta berriro hunkitzeko leku batera bidaiatuko du, artean neskato baten moduan jolasten zuen garai batera, eta bere haurtzaroaren lurraldean barneratuko da eta leiho batean barna bidaiatuko duen, jolasean eta mundua deskubritzeko ametsetan zen neskato bat bizi zen garai eta leku batera.

Interpreteak: Rosa A. García - Jone Amezaga / Miren Lizeaga

Teknikaria biran: Asier Calahorro - Kandela Iluminación

Bideoaren laguntzailea: Paula Alemán

Eszenografiaren diseinua: Jesús Nieto

Jantzien diseinua: Alejandra Calderón

Argiztapenaren diseinua: Jesús Nieto

Itzulpena: Juan Kruz Igerabide

Musika: Pedro Girao

Dramaturgia eta Zuzendaritza: Jesús Nieto

Hizkuntza:Euskaraz

Adina: 2-5 urte eta familia

Iraupena: 50 min.

Sarrerak: Leidorreko leihatilan eta www.tolosa.eus/kultura eta tickets.kutxabank.es