Antzerki-DantzaTopic

LA SEMILLA

Antzerki-DantzaTopic

LA SEMILLA

Tolosa 20400 Gipuzkoa

LA MAQUINÉ (Andaluzia)

 

Gomendatutako adina: Ikusle guztientzat

Hizkuntza: Gaztelera

Iraupena: 50 min.

 

“Bazen behin hazi bat. Bere barnean ixiltasuna besterik ez zegoen. Denbora luzez lo egon zen, baina egun batean haundi egitearen beharra sentitu zuen, orduan bera inguratzen zuen oskola hautsi eta bere barnetik haur neskatila bat sortu zen”.

Ikuskizunak hazi berezi baten istorioa kontatzen digu, zurbeltz batetik jaiotako neskatila batena. Kio izeneko basozain batek Bruto bere txakurrarekin abioneta batean bidaiatzen du, hazia zainduz, baina basoko izakirik ez da gizakiaren mehatxutik kanpo geratzen: zuhaitzen mozketa neurrigabea, hondakin kutsatzaileak eta sortutako zakarretatik esaterako. Egun batean, makal bat sortu zen bere alboan eta pixkanaka-pixkanaka lagun onak egin ziren. Denbora pasa zen eta basoa bisitatu zuten pertsona batzuk ikaragarrizko sua 

eragin zuten. Neskatila bakarrik geratu zen, bere lagun makalik gabe. Orain haziak bilatu beharko ditu basoberritzeko, bere laguna berreskuratzeko itxaropenarekin.