IkastaroakTolosako Kultur Etxea

KRISIA ETA OSASUN EMOZIONALA: ERRESILIENTZIAKO ETA AHALDUNTZEKO TRESNAK - JABETZE ESKOLA

IkastaroakTolosako Kultur Etxea

KRISIA ETA OSASUN EMOZIONALA: ERRESILIENTZIAKO ETA AHALDUNTZEKO TRESNAK - JABETZE ESKOLA

Tolosa 20400 Gipuzkoa

PLAZAK AGORTUTA

KRISIA ETA OSASUN EMOZIONALA: ERRESILIENTZIAKO ETA AHALDUNTZEKO TRESNAK

Prestatzailea: Pepa Bojó Ballester

Egunak: Apirilaren 12tik maiatzaren 31ra (astelehena)

Ordutegia: 15:00-17:00

Lekua: Tolosako Kultur Etxea (Trianguloa)

Hizkuntza: Gaztelania

Matrikula: 10€

Krisi guztiek sortzen dituzte kaosa, mina eta ziurgabetasuna, baina, aldi berean, krisiek aukera ematen digute funtzionatzen ez duena aldatzeko eta nork bere erresilientzia garatzeko. Tailer honetan tresnak eta kontzeptuak emango ditugu, une horiek igarotzen laguntzeko, eta, era berean, hartu ditugun indarguneez jabetzen eta haiek partekatzen laguntzeko. Hala, helburu nagusiak dira kontzientzia emozionala garatzea, autokudeaketa-baliabideak sortzea eta erresilientzia sustatzea.

JABETZE ESKOLA ESKEINTZA OSOA

IZEN-EMATEA ETA MATRIKULA

Izen-ematea interneten bidez egin behar duzue, eta jarduera hasi baino bi egun lehenago arte daukazue aukera.

Hauxe duzue esteka: https://www.tolosakoudala.org/berdintasuna/

Internet bidez izena emateko zailtasunik izanez gero, informazioa eta laguntza eska ditzakezue telefonoz deituta edo posta elektroniko bat bidalita.

Izena eman ondoren, matrikula ordaindu ahal izango duzue Kultur Etxean, kreditu-txartelaren bidez.

Jarraiguzu:

Facebook: Tolosa Berdintasuna

Twitter: @BerdinBerdin

 

OHARRA: Printzipioz, ia jarduera guztiak aurrez aurrekoak izango dira, eta beharrezko edukiera eta osasun-neurriak errespetatuko dira. Osasun-egoera berri baten kasuan, jarduera edo saio batzuk modu birtualean eskainiko dira. Telematikoki parte hartzeko, ordenagailu edo telefono mugikor bidezko wifi konexioa behar duzue. Izena eman duzuenekin harremanetan jarriko gara.

Informazioa
Tolosako Kultur Etxea
Nola iritsi