Antzerki-DantzaLeidor Zinema

KOPAZ KOPA - ADOS TEATROA

Antzerki-DantzaLeidor Zinema

KOPAZ KOPA - ADOS TEATROA

Tolosa 20400 Gipuzkoa

Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika Sailak babestua

JAKINA DA NON HASTEN DEN BIDAIA. . .BAINA EZ NON AMAITZEN DEN.

“Kopaz kopa” jende arruntari eta eguneroko egoerei buruzko istorio bat da, protagonisten izaera ezberdinek eta norberaren krisialdiak eragindako harremanak erakusten dituena. Guztiguztiek  hausnartu beharko dute, arrazoi ezberdina badute ere, bizitzaren zein unetan dauden.

SINOPSIA

Zer gertatzen da berrogeitaka izan eta aurrerantzean inork ez dizula tú-ka egingo konturatzen zarenean? Miguelek eta Andresek, bizitza osoko lagunek, galdera horri egingo diote aurre, bakoitzak bere moduan. Bikote bitxia osatzen dute lagun biek. Izan ere, porrot egindako grinak eta gaztaroa pasatu izana dira biek komunean duten bakarra. Balantzaka dabiltza biak ere, modu arriskutsu eta komikoan adin-krisialdi horretan. Miguel, dibortziatu deprimitua, idazle zapuztua eta ardozale amorratua, ezkor hutsa da. Andres, ezkontzekotan dagoen aktore zapuztua, limurtzaile hutsa.

Bien artean erabakitzen dute astebeteko bidaia egitea, Andresen ezkondu aurreko agur festa gisa. Biek daramatzate kopaz kopa euren segurtasun gabeziak arrastaka, zerbaiti heldu nahian, bizirik sentiarazi eta eskastasunari ihes egiteko aukera emango dien zerbaiti.

Bidaian zehar, Miguelek eta Andresek Amaia eta Lurrarekin egingo dute topo, ardogintzako adituak eta inguruko upategietako langileak direnekin. Emakume hauek biek, independente, ekintzaile eta odol berokoak direnek, ostiko espiritual bana emango diete ipurdian, bakoitzak bere erara. Erreakzionatu eta jarrera bat hartzera behartuko dituen bizitzaren astinaldi ederra. Pertsonaia horien arteko talkak desoreka elementu berri bat ekarriko du horien guztien bizitzara, heldutasuna eskatu eta bizitzaren bigarren zatiar nola egin aurre asmatzera eramango dituena.

Atzeko planoan, upategiak eta mahastiak, lau protagonisten sentimenduen leherketak hautsitako bakezko leku gisa.

AKTOREAK:

Asier Sota

Iñigo Aranbarri

Ainara Ortega

Ainhoa Aierbe

Egilea | Rex Pickett

Moldaketa | J.A. Vitoria eta Garbi Losada

Euskarazko bertsioa | Ane Labaka

Argiztapenaren diseinua | Xabier Lozano

Musika eta soinu espazioa | Javier Asín

Eszena espazioa | J.A. Vitoria eta Garbi Losada

Jantzigintza | Tytti Thusberg

Zuzendaritza | Garbi Losada

 

Sarrerak: Leidorreko leihatilan eta www.tolosa.eus/kultura eta tickets.kutxabank.es

 

 

 

 

Informazioa
Leidor Zinema
Nola iritsi