KOLOREZ BETETAKO BIZITZA - RUDY
Rudy margolariaren “Kolorez betetako bizitza” erakusketa azaroak 1 arte ikusgai izango da Tolosako 3 tabernan.
José Ramón Rudy Arrondo "Rudy" (Bera, 1943), Bidasoako eskualdeko Eskola Zaharraren ezaugarri bereizgarriak ditu. Oso gaztetatik modu autodidaktan ikatz-erretratuak margotuz hasi zuen bere ibilbide artistikoa. Geroztik olio eta akrilikoak erabili ditu.
Bere erakusketak 1980ko hamarkadaren erdialdean hasi ziren eta ordutik hiri ezberdinetako espazio askotan erakutsi ditu bere lanak.
“Kolorez betetako bizitza” erakusketak guztira 2025 eta 2026ean egindako18 lan ditu, akrilikoak dira, errealitatetik jasoak batzuk, besteak irudimenetik ateratakoak. Azkenengoa aurtengo sute ikaragarriak isladatzen ditu.
Erakusketaren ordutegia tabernaren berdina da:
Asteazkenetik ostiralera 18:00etatik aurrera.
Larunbat eta igandetan 12:00etatik aurrera.






