Acc
Home
HitzaldiakLehiberri zentroa

KLIMA ALDAKETAREN ERRONKAK TOLOSALDEAN

HitzaldiakLehiberri zentroa

KLIMA ALDAKETAREN ERRONKAK TOLOSALDEAN

Tolosa 20400 Gipuzkoa

Unai Pascualek, Basque Centre for Climate Change (BC3)-ko eta Ikerbasque-ko ikertzaileaK Klima aldaketaren aurrean Tolosaldeak dituen erronkei buruzko hitzaldia emango du  eta eskualdeko Klima eta Energia Plana aurkeztuko da.

Tolosaldea Garatzen-ek antolatuta, martxoaren 5ean, osteguna, 18:00etatik aurrera, klima-aldaketari buruzko ekitaldi irekia egingo da Lehiberri zentroa-n. Sarrera librea eta doakoa izango da.

Tolosaldeko Klima eta Energia Planaren aurkezpena

Saioari hasiera emateko, Tolosaldeko Klima eta Energia Plana aurkeztuko da. Eskualdeak trantsizio ekologiko eta energetikoan eredu iraunkorrago baterantz aurrera egiteko beharra nabarmena da, eta helburu horrekin, Tolosaldeko udalek bide-orria adostu dute. Bide-orri horren oinarria Tolosaldea eskualdeko eragile publiko eta pribatuek 2025 urtean zehar diseinatu duten 2030 urtera bitarteko ekintza-plana da. Dokumentu honetan jasotako helburu eta proposamen nagusien berri emango da saioaren lehen zatian.

Unai Pascualen hitzaldia

Ondoren, Unai Pascual euskal zientzialariak “KLIMA LARRIALDIAREN AURREAN EKIN: NOR(K), NOLA, NOIZ?"” izeneko hitzaldia emango du, besteak beste, klima aldaketaren aurrean administrazio ezberdinek eta norbanakoak dituen erantzukizun partekatuen gainean arituko da.

Unai Pascual Ekonomian lizentziatua da (Euskal Herriko Unibertsitatea, 1996) eta Ingurumen Ekonomian doktorea (York Unibertsitatea, 2022). 2002 eta 2012 artean Cambridgeko Unibertsitatea-n irakasle izan zen. Gaur egun, Basque Centre for Climate Change (BC3)-ko eta Ikerbasque-ko ikertzailea da, nazioartean ibilbide eta aitortza zabala duen aditua izanik.

Ekitaldia aukera paregabea izango da herritar, eragile ekonomiko eta sozial zein administrazio publikoentzat, klima-aldaketaren aurrean Tolosaldeak izango dituen erronkak eta aukerak ezagutzeko eta partekatzeko.

Informazioa
Osteguna, 2026(e)ko Mar 05 / 18:00
Lehiberri zentroa
Nola iritsi