ErakusketakAranburu Jauregia

JOSE LUIS LONGARON / OMENALDI-ERAKUSKETA

ErakusketakAranburu Jauregia

JOSE LUIS LONGARON / OMENALDI-ERAKUSKETA

Tolosa 20400 Gipuzkoa

JOSE LUIS LONGARON 1952 - 2019

Tolosako artista, irakasle, laguna,..izan zenari omenaldia

Antolatzaileak eta lagunak:

- José Ramón Anda

- Garbiñe Biurrun

- Iñaki Caballero

- Josema González

- Joxemari Iturralde

- Joaquín Labayen

- Leyre Markinez

- Iñigo Royo

- Joseba Urteaga

 

Tolosaren izena herri honen arnasa azaltzen duten ezaugarri desberdinekin lotzen da,

bere historia, gastronomia, ihauteriak.... eta horien artean letra handitan KULTURA

jarri behar da. Tolosan kultur sormenerako dugun sen hori betikoa dugu eta azken

urteetan areagotu egin da herritarrentzat egin den eskaintza publikoarekin.

Eskaintza publiko horretan modu desberdinetan hartu du parte Jose Luis Longarón

artistak. Alde batetik, kalean bere artelanak jarri ditu, guztiontzako eskuragarri,

Euskal Herria plazako sabaietan, udaletxeko hormetan eta denboraren poderioan

galtzen joan diren beste leku batzuetan ere bai, ez baititugu ahaztu behar Urrutitxo

hotelean eta Igarondoko igerilekuko kanpo aldeko hormetan jarri zituen lan

efimeroak.

Hori bakarrik ez, irakaslea ere izan zen ia hogeita hamar urtetan Antonio Maria

Labayen kultur etxean, eta honek eman duen uzta urterik urte ikusten dugu bertako

ikasleek urtero egiten duten erakusketan. Harritzekoa izaten da irakasle onen eragina

nolakoa den ikasleen lan zoragarrietan. Eta guztiek nola goraipatzen duten Jose Luis

zenaren trebetasuna irakasle izateko orduan eta jendearekiko tratuan.

Bere desagertzeak sortu zigun nahigabea nolabait leuntzeko oso onak dira omenezko

ekimenak. Erakusketa honek balio dezala Jose Luis Longaronek utzi diguna betirako

gogoan izan dezagun, gizon eta artista handi baten itzala ez dadila inoiz desagertu.

Olatz Peon Ormazabal

Tolosako alkatea

Informazioa
Aranburu Jauregia
Nola iritsi