ErakusketakAranburu Jauregia

JOSE ANGEL YANCI - PINTURA

ErakusketakAranburu Jauregia

JOSE ANGEL YANCI - PINTURA

Tolosa 20400 Gipuzkoa

JOSE ANGEL YANCI pintorearen erakusketa

Tolosako Aranburu jauregian aurkezten diren Josean Yanciren artelanak artista hernaniar honek 2015.urtetik aurrera sortutakoaren adierazgarri dira. Lan hauetan, autoreak kolorearen erabileratik eta izaera espresionista duten lerroetatik egindako urruntze prozesua islatzen da; aitzitik, Yancik berriz heltzen dio orbanenganako interesari, bere lehen garaietan hainbeste ikertu zuen eremua eta orain bide berriak irekitzeko aukera ematen diona, beti ere, hain berea duen hats poetikoa alde batera utzi gabe.

Bestalde, sortzailea Su Shi (1037-1101) margolari eta poeta txinatar klasikoaz baliatzen da,   haren poema baten izena erabiltzen baitu erakusketari izena eta kohesioa emateko. Horrela oraingo honetan ere, hain bere gustukoa  duen poesia eta pinturaren arteko lotura  ikus daiteke, aurreko erakusketetan ere agerian gelditu zen bezala: "Zapi laukote" (Bai Juyi) 2005; "Hesperoren aterpea" (John Keats)  2006; "Argitasun zabalean"(Gabriel Celaya) 2015.

 

ARANBURU JAUREGIA - TOLOSA (Andre Maria plaza, 4)

Ikustorduak: 17:30-20:30, igande, astelehen eta jaiegunetan izan ezik

Informazioa
Aranburu Jauregia
Nola iritsi