ErakusketakTopic

JORDI BERTRAN - TXONTXONGILOLARIAREN 45 URTE

ErakusketakTopic

JORDI BERTRAN - TXONTXONGILOLARIAREN 45 URTE

Tolosa 20400 Gipuzkoa

Erakusketa honetan ikusiko duzuen bizi-abentura 1977ko apirileko ilunabar batean hasten da. Urte hartan, Jordi Bertran Txotxongilo Tailer Taldearekin elkartu zen, Pepe Otalek zuzenduta, eta txotxongiloen lilura eta komunikatzeko gaitasuna ezagutu zituen.

Ondoren, bi taldetan parte hartu zuen: Bartzelonako Col·lectiu d ‘Animació (1978), Carles Cañellasek zuzendua, eta La Companyia Ambulant Els Farsant (1979-1987), zeinaren sortzaileetako bat izan baitzen. 1987an, bere konpainia sortu zuen, txotxongiloen artea zabaltzeko eta, batez ere, helduengana iristeko.

TOPICetik, Jordi Bertran txontxongilari eta musikariak 45 urtetan zehar egindako lan bikainaren bilduma bat eskaintzeaz harro gaude. Erakusketa honetan, zalantzarik gabe, inor axolagabe utziko ez duten pieza bikainak eta bitxiak aurkituko dituzue.

  • ORDUTEGIA:

Neguko ordutegia

Asteartetik Ostiralera

10:00etatik 13:00etara // 16:00etatik 19:00etara

Asteburuak eta jaiegunak

10:00etatik 14:00etara // 15:30etatik 19:30etara

Astelehenak: itxita (jaiegunak eta zubiak izan ezik)

Museoa itxita egongo da urtarrilaren 1ean, abenduaren 25ean eta Kuadrilen Egunean (ekainean).Eta abenduaren 24an eta 31n arratsaldez.

 

Informazioa