Acc
Home
BesteakTolosako Kultur Etxea

INTIMITATTEA - IRAKURLE TALDEA

BesteakTolosako Kultur Etxea

INTIMITATTEA - IRAKURLE TALDEA

Tolosa 20400 Gipuzkoa

Itxaro Bordaren bisitaren ondoren, ohiko saioekin jarraituko du Galtzaundiren irakurle taldeak.  Hurrengo hitzordua, abenduaren 16an izango da, 19:00etan, eta Tolosako Kultur Etxean egingo da.  Oraingoan, Hanif Kureishi-ren ‘Intimitatea’ liburua izango da irakurgaia. Kureishi, Londresen jaioa da eta eleberria 1999an idatzi bazuen ere, Harkaitz Canok 2008an itzuli zuen lana. Ohiko moduan, Yurre Ugartek dinamizatuko du taldeko dinamika.

Zergatik uzten diogu maitatzeari? Zein da maleta prestatu, atetik atera eta sekula ez itzultzeko unea? Liburu honetako protagonista trantze horretan dago. Bikotea eta bi semeak utzi eta etxetik alde egin aurreko gauean bere bizitza ustez arrakastatsuak sortzen dion asegabetasunaren arrazoiak aletzen joango da. Gogoan aurrera eta atzera ibiliko ditu era ezin gordinagoan harreman barruko miseria txikiak, amore emateak, ohiturak, desilusioak… bikotearen intimitate biluzia.

 Liburuaren inguruko informazio gehiago hemen.

Informazioa
Osteguna, 2021(e)ko Abe 16 / 19:00
Tolosako Kultur Etxea
Nola iritsi
MusikaLeidor zinema

MIKEL URDANGARIN - MUNDUA EDER

Larunbata, 2027(e)ko Urt 02 / 19:00
Musika

EGO - EUSKAL HERRIKO GAZTE ORKESTRA

Astelehena, 2027(e)ko Urt 04 / 19:00
Antzerki-DantzaLeidor zinema

GO! AZEN 13

Larunbata, 2027(e)ko Urt 09